![Salbatore Mitxelena Ikastolako langileak.](/media/asset_publics/resources/001/002/612/article_main_landscape/Salbatore_Mitxelena.jpg)
«Familia guztiak onartu, hiru lerroak mantendu eta ratioak jaitsi» daitezen eskatu dute Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolako langileen batzordeak. Diotenez, administrazioak 150 plaza aurreikusi zituen herriko ikastetxeetan, baina espero baino aurre-matrikula gehiago izan dira aurtengo kanpainan, 179 guztira.
Langile batzordeak ohar batean azaldu dutenez, ikasturte honetako matrikulazio kanpainan ez dira kontuan hartu aurreko urteetako ikastetxeen arteko proportzioak. Horregatik, Ikastola horretako langileek salatu dute zentro honetara jo nahi duten hainbat familiak ezingo dituztela haurrak bertan matrikulatu eta, gaitzetsi dutenez, matrikulazioei uko egiteak «urtetik urtera lerro bat galtzera» behartuko du Ikastola eta ratioak igoko dira: 18 edo 19 haur inguruko hiru lerro izan beharrean, 25eko bi lerro izango dituzte.
Hori «disimulurik gabeko murrizketa eta ikasle eta familientzat egoera posiblerik kaskarrena» dela uste dute, lanpostuen galera ekarriko baitu, baita «Zarauzko hezkuntzaren kalitatean galera larria» ere.
Nabarmendu dutenez, «guraso kooperatiba bat da gure ikastola, irakaskuntza komunitate berritzaile eta parte-hartzaile bat gara eta gurasoak dira eragile nagusi. Materialgintzan ekintzaile gara eta urtero Ikastolen Elkartearekin elkarlanean gabiltza pedagogia berriak eta materialgintza uztartuz. Nazio mailako erakundea gara, mugez gaindiko kooperatiben kide eta elkartasunean eta elkarlanean gabiltzanak. Euskaraz eta euskaratik dihardugu, ikasle guztien euskalduntzea ardatz harturik. Ibilbidea luzea izan da eta gaur gaurkoz gure jarduera ezinbestekoa da».
Horrekin batera, azpimarratu dute Salbatore Mitxelena beti «irekia» izan dela eta «sekula» ez diola familia bati, ezta zailtasunak zituztenei ere, matrikulatzeko aukera ukatu . Oraingoan gertatutakoa «aurrekari gogorra eta kezkagarria» dela diote.
![Ertzaintza](/media/asset_publics/resources/001/144/022/article_thumb_horizontal/ertzaintza.jpg)
Detenido un ertzaina por disparar a tres presuntos ladrones en Trebiñu y dar una versión falsa
![Txosnak](/media/asset_publics/resources/001/144/736/article_thumb_horizontal/Txosnak.jpg)
La Diputación abre expediente sancionador a txosnas de Gasteiz por no aplicar el TicketBai
![Perona](/media/asset_publics/resources/001/144/802/article_thumb_horizontal/perona.jpg)
Orio despide a Jokin Perona en un emotivo funeral
![Palestina](/media/asset_publics/resources/001/145/063/article_thumb_horizontal/palestina.jpg)
Palestinaren aldeko keinuak eta sionismoaren arbuioa hedatu dira Donostiako Klasikoan
![Pavel](/media/asset_publics/resources/001/145/045/article_thumb_horizontal/pavel.jpg)