Azken jardunaldia jokatu atarian, Jagoba Arrasate Osasunako teknikaria NAIZekin solastu da. Denboraldiko balantzea egin du eta onartu du, bikaintasuna bilatu nahi dutela igandean Gironari irabazita. Horrek, hurrengo sasoian Conference League Europako txapelketa jokatzeko txartela ziurtatzen die.
Berriatuako teknikariak onartu du Kopako ibilbide arrakastatsuak «autoestima igo» ziela, «konturatzeko edozeinen aurka lehiatzeko kapazak ginela». Gainera, ligan bolada txar bat pasa eta gero, berriro emaitza onak kateatzen hasi ziren eta horri esker, Europako borrokan bete-betean sartu ziren.
Osasunak sekula ez du lortu Kopako finalera iristea eta Europa jokatzeko txartela lortzea denboraldi berean eta beraz, ikasturte historiko baten atarian egon daitezkeela ohartarazte du Jagoba Arrasatek igandean argitaratuko den elkarrizketan.