Pirinioetako Tourreko hirugarren eta azken etapa bertan behera utzi du UCIk gaur, «txirrindularien segurtasuna bermatzeko». Erabakia hartu da txirrindulariekin, taldeekin, antolatzaileekin eta komisarioekin hitz eginda. Hiru egunetako lasterketa bat zen, ostiraletik igandera, eta lehen bi etapak korritu ostean, UCIk lasterketa ez jarraitzearen aldeko hautua egin du.
Estatu frantsesean korritzen zen lasterketako lehen etapan ikusi den irudi bat tamalgarriak izan da. Eguneko bigarren mendatearen jaitsieran, helmugara iristeko 90 kilometro falta zirenean, txirrindularien kontrako norabidean zihoazen autoak pasatzen ari ziren ezkerreko erreitik. Yurani Blanco Laboral Kutxako txirrindularia ageri da bideoan, ihesaldian zihoalako.
❌ Vehículos con tráfico abierto mientras @yuraniblanco del @LABORALkTeam va escapada
— Esencia Ciclista (@EsenciaCiclista) June 9, 2023
🚗 Coches ocupando gran parte de la calzada al paso por el pelotón en la 1ª etapa Tour des Pyrénées#EsenciaCiclista #TourPyrenees #CICTourFéminin pic.twitter.com/UUNrvhZpEw
Irudian ikusten da, txirrindularientzako oso arriskutsua zela. Jaitsiera bat zelako, eta halakoetan txirrindulariek errepide osoa behar dutelako, ziztu bizian jaisteko. Are irudi tamalgarriagoak ere egon ziren kilometro pasatxo falta zenean, Lourdes hirian, etapa amaitzen zen lekuan.
Lehenik eta behin, autobus bat dago lasterketa pasatzen zen kaletik aparkatu nahian. Geroxeago, lasterketaren norabide berean dagoen auto bat dago, txirrindulariek saihestu behar dutena haren kontra talka ez egiteko. Horrez gain, kaleetan ere jendea ikusten da, lasai asko, txirrindularien jarduna errespetatu gabe, eta edozein momentutan errepidea zeharkatzen, txirrindulariak parean dituztela.
What the actual fuck..?! 🤯🤬 #TourPyrenees pic.twitter.com/MXtfg3DYrp
— Mikkel Condé v2.0 (@mrconde) June 9, 2023
Hori dena ostiralean gertatu zen, lehen etapan. Bigarrenean ere, aurrez aipatu diren egoerak ere jazo ziren lasterketan. Horren aurrean, txirrindulariek gelditzea erabaki zuten, protesta modura.
Antolatzaileen hitzetan, «ezin dituzte errepide guztiak itxi»
Gaur, ikusita antolatzaileek ez zutela ezer egiten egoera aldatzeko eta lasterketa behar bezala joateko, talde batzuek ez korritzea erabaki dute. Besteak beste, Jumbo Vismak eta Bizkaia Durangok. Horren aurrean, UCIk erabaki du lasterketa bertan behera uztea.
UCIk hartutako erabakiaren ondotik iritsi da Pirineoetako Tourreko antolatzaileen erantzuna. Pascal Baudron lasterketako zuzendariak adierazi du emakumezkoek «beren mailarekin bat ez datozen eskakizunak dituztela»: «Frantziako Tourrean daudela uste dute, eta errepide guztiak itxi behar direla, dena blokeatu behar dela. Baina Frantzian ezin dugu hori egin [...] Oraingoz, ez dugu erantzun negatiborik izan eta egoera normaletara itzultzen ari gara. Atzo [larunbata], epaimahaiburua eta epaile nagusia txirrindulariak ikustera joan ziren eta euren eskaerak onartezinak zirela esan zieten».
Catalina Soto Campos Bizkaia-Durangoko txirirndularia ez da isilik geratu, eta lasterketako zuzendariari erantzun dio esanez «hobe dela ezer ez antolatzea eta emakumezkoen txirrindularitzak hazten jarraitzea, horrelako errespetu faltarik gabe, onartezinak baitira».
Tour de Francia o no, te mereces estar segura haciendo tu deporte. Mucho mejor que no organicen nada y el ciclismo femenino siga avanzando sin estás faltas de respeto, que son inaceptables.https://t.co/U2Fg8HccQb
— Catalina Soto Campos (@catasotocampos) June 11, 2023