![Maddalen Iriarte eta Andu Martinez de Rituerto, Tolosako alkate berria.](/media/asset_publics/resources/001/009/364/article_main_landscape/andu.jpg)
Astelehenean balorazio sakonagoa egingo du EH Bilduren Mahai Politikoak, baina larunbat honetan aurreratu duenez, «sendotuta» ikusten du bere burua udal mailan udalen osaketaren jardunaldi honetan ostean.
Bi datu adierazgarri nabarmendu ditu. Bata jada jakina zen: 1.402 hautetsi lortu ditu lau herrialdeetan maiatzaren 28ko emaitzei esker. Bestea larunbat honetan gauzatu da: 145 alkatetza eskuratu ditu EH Bilduk, duela lau urte baino 21 gehiago.
Herrialdeka honela banatzen dira alkatetza horiek: 15 Araban lortu ditu, 41 Bizkaian, 51 Gipuzkoan eta 38 (gehi batzar bat) Nafarroan.
«Hauek dira ezker subiranistaren alkatetza berriak: Aiara, Laudio, Oion, Agurain, Iruraitz-Gauna, Lagran, Dima, Zeanuri, Bermeo, Abadiño, Atxondo, Alonsotegi, Sopuerta, Zeberio, Lekeitio, Markina-Xemein, Mendexa, Fruiz, Lemoiz, Plentzia, Sopela, Urduliz, Andoain, Mendaro, Soraluze, Aretxabaleta, Arrasate, Eskoriatza, Zegama, Lezo, Pasaia, Tolosa, Zaraitzuko batzarra, Berriobeiti, Burlata, Cabredo eta Lekunberri», zerrendatu ditu.
Astelehen honetan Mahai Politikoak bilera egingo du udalen eraketan gertatutakoa baloratzeko, eta horren ostean Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia agertuko da hedabideen aurrean.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51](/media/asset_publics/resources/001/140/611/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51.png)
UPN manipula una imagen para borrar las referencias a Euskal Herria de la camiseta de un edil
![Alpargata-maule](/media/asset_publics/resources/001/140/789/article_thumb_horizontal/alpargata-maule.jpg)
Arranque de temporada complicado para los últimos fabricantes de alpargatas suletinas
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)