UPNk Lizarrako Alkatetza berreskuratu du aurreko hauteskundeen ondorioz eta horrekin heldu da berriz ikurrinaren aurkako jazarpena. Ostiral honetan hiriko jaiak hasi ostean, indarrez egin du bertako Udaltzaingoaren buruak EH Bilduko Elizabeth Ciordia zinegotziaren aurka, Udaletxeko balkoitik euskal ikurra erakutsi duelako.
Bideo-irudiek erakusten dutenez, Ciordia jai giroan ari zen Udaletxeko balkoitik, ikurrina eskutan eta kaleko jendearekin jai hasiera ospatzen, eta orduan bertara sartu da udaltzaina, zinegotzia atzetik lepotik heldu, altxatu eta eraikin barrura eramateko. Kaletik txistuka hartu dute jokabide hori.
El jefe de la Policía Municipal de Lizarra ha sacado a la fuerza a la edil de EH Bildu Elisabet Ciordia por mostrar la ikurrina durante el chupinazo.
— EH Bildu (@ehbildu) August 4, 2023
Estos hechos evidencian una vez más el camino a recorrer: ya es hora de respetar el derecho a la libertad de expresión. pic.twitter.com/6LGGbFMcf0
Lizarra, donde los fascistas fusilaron al alcalde del PNV Fortunato Agirre y donde sus herederos tratan así a la bandera que defendió y a una representante de la voluntad popular.
— Arnaldo Otegi 🔻 (@ArnaldoOtegi) August 4, 2023
¡No pasarán!
pic.twitter.com/1eEpnBaOBn
‘Diario de Noticias’ egunkariak baieztatu duenez, Rodrigo Garcia de Galdiano da era bortitz horretan aritu den udaltzaina. Lizarrako Udaltzaingoaren kargu gorena hartu du berriz legegintzaldi honen hasieran, Maite Ruiz de Alda alkateak izendatua.
Duela lau urte jada udaltzain buru izan zen, baina zentsura mozio baten bidez UPNk agintea galdu ostean kargua galdu zuen.
Ciordiak salatu duenez, «min handia» egin dio polizikidearen erasoak.
Kritika ugari eragin du gertatutakoak sare sozialetan. Adibide pare bat baino ez:
Me Mo Ri A.#lizarra https://t.co/Pv4M8FSOKt pic.twitter.com/cL4uSTSIBF
— Nora Salbotx Alegria (@construktsia) August 4, 2023
🤬 [VÍDEO] En 2023 la ikurriña sigue siendo una bandera proscrita y perseguida:
— Malcolm iXa 🔻 (@ideiazabaldub) August 4, 2023
El jefe de la Policía Municipal de Estella-Lizarra saca a la fuerza a la edil de @ehbildu por mostrar una ikurriña en el balcón durante el chupinazo.
Democracia le llaman.https://t.co/3qnoPWjehr
Imatges de vergonya. La regidora de Bildu, Elisabet Ciordia, expulsada a la força del balcó de Lizarra per haver onejat una ikurrina. pic.twitter.com/cJQ0jLuMiZ
— Joan Mangues (@jmangues) August 4, 2023
Maiatzaren 28ko hauteskundeetan zazpi zinegotzi lortu zituen UPNk, 5 EH Bilduk, 2 PSNk, 1 Geroa Bai, 1 Podemosek eta 1 PPk. Zerrenda bozkatuena izanagatik berreskuratu zuen UPNk Alkatetzak, PSNk gehiengo aurrerakoi baten alde egiteko aukera baztertu ondoren.
Ciordia: «Ez genuen horrelakorik espero»
Ciordiak NAIZi adierazi dionez, ezustekoa izan da udaltzainburuaren jarrera. «Ez genuen horrelakorik espero, inolaz ere. Hitzez ikurrina kentzea eskatuko zigula uste genuen. Baina indarkeria erabili dute», azaldu du.
Gertatutakoa «mingarria eta desorosoa» izan dela gaineratu du. Guztia oso azkar pasatu dela eta zorionez bere kabuz udaltzain buruarengadik askatzea lortu duela azpimarratu du.
«Ongi nago», nabarmentzen du, irudiak ikusi duten gertukoek bere egoerari buruz kezkaturik deitu izan diotela esan eta gero. Dena den, horrek jasandakoari ez diola larritasunik kentzen erantsi du.
Lizarrako jaietako unerik hunkigarrienatako zapuztu diotelako penaz da EH Bilduren zinegotzia. «Hiria izanda ere, herri txiki bat bezala da Lizarra. Normalean, balkoira atera eta ingurukoak agurtzeko aukera izaten dugu. Momentu polita da. Aurten ez digute hori egiten uzten, banan-banan atera behar izan dugulako balkoira».
Ciordiaren arabera, gertatutakoa, zoritxarrez, UPNk agintaldi honetan izango duen politikaren erakusgarria dela nabarmentzen du.