![Donostiak urte osoan hartzen ditu turistak, gero eta gehiago.](/media/asset_publics/resources/001/027/233/article_main_landscape/turismo.jpg)
EAEk hartzen duen turismoa %12,6 igo da azken ikasturtean, 2022ko urtarriletik aurtengo uztailera neurtuta. Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak azaldu duenez, desestazionalizaziorako joera nabarmendu da Araba, Bizkaian eta Gipuzkoan, hau da, udatik kanpo bertaratu diren turisten kopurua nabarmen altuagoa da.
Zehazki, %15 igo da turismoa EAEn urtarriletik ekainera, 2022 urtearekin alderatuz. Sailburuak «positiboki» baloratu du hazkundea. Udatik kanpo turismoa igotzea bere sailaren «lehentasunetako» bat dela ekarri du gogora Hurtadok eta datuok helburu hori betetzen ari dela berresten dute.
Bilbon joera are nabariagoa dela jakinarazi du; hain zuzen ere, urtarriletik ekainera %20 igo da turismoa Bizkaiko hiriburuan.
Uztailean, aldiz, igoera ez da hain nabaria izan; aurreko urteko datuekin alderaturik, hilabete honetan turismoaren hazkundea ez da %3ra iritsi. Bilbon, joera are nabariagoa izan dela azpimarratu du Hurtadok; %1,4 igo egin baita turismoa uztailean bizkaitar hiriburuan.
Horretaz gain, nazioarteko turista gehiago bertaratu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoara, datuen arabera, Estatu espainolekoekin alderaturik. Urtarriletik uztailera jasotako datuen arabera, %21,4 igo da nazioarteko turismoa EAEn, aldiz, espainiar estatutik datozen turisten ehunekoa %6,5 igo da denboraldi berdinean.
«Lan handia»ren emaitza
«Albiste onak dira, pandemiak gehien erasandakoa izan zelako eta gure sustapen-ahaleginak horretan oinarritu ditugulako; izan ere, desestazionalizazioari, egonaldiaren igoerari eta gastuari nabarmen laguntzen dio», nabarmendu du sailburuak.
Datuek argitu dutenez, hazkundea ez da soilik hiriburuetan nabaritu, baizik eta lurralde osoan zehar. «Datu onak dira desestazionalizaziorako eta fluxu-mugimendurako joera baieztatzen dutenak, eta, batez ere, gure turismo-sektorearen indarra eta lan handia», azpimarratu du Hurtadok, gaur egun turismoak ekonomian duen garrantzia azaleratuz.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Urruna-mobilizazioa-ekaina28](/media/asset_publics/resources/001/139/794/article_thumb_horizontal/urruna-mobilizazioa-ekaina28.jpg)
Un mes desde la desaparición de la vecina de Urruña Laure Zacchello
![Oxigeno-oscuro2](/media/asset_publics/resources/001/139/909/article_thumb_horizontal/oxigeno-oscuro2.jpg)
Descubren ‘oxígeno oscuro’ en fondos marinos, replanteando el origen de la vida
![Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51](/media/asset_publics/resources/001/140/611/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51.png)