NAIZ

Hondarribiko lorezaintzako langileek akordioa lortu dute 115 eguneko grebaren ondoren

ELAk jakinarazi du Hondarribiko lorezaintzako langileek greba bertan behera utzi dutela, 155 egun ostean akordioa lortuta. Elai Serbitzuak azpikontratatutako enpresako langileen lanaldia urteko 108 orduetara murriztea eta %20 batez besteko soldata igoera lortu dute.

Hondarribiko lorezaintzako langileek 115 eguneko greba bertan behera utziko dute.
Hondarribiko lorezaintzako langileek 115 eguneko greba bertan behera utziko dute. (ELA)

Elai Serbitzuak Hondarribiko lorezaintza zerbitzuaz arduratzen den enpresaren langileek 115 eguneko greba amaitutzat eman dute akordioa lortu ostean, ELA sindikatuak jakinarazi duenez. Azpikontratatutako langileek haien baldintzak udal-langileek dituztenekin parekatzea lortu dute. Horretaz gain, %20ko soldata igoera eta urteroko 108 orduko lanaldi murrizketa lortu dutela adierazi du sindikatuak.

ELAk salatu du Elai Serbitzuak enpresak «mahaitik desagertuta» egon dela eta martxoak 20ko proposamen «eskasari» eutsi dionez, greba 115 egunetara luzatu dela.

Udal hauteskundeak direla eta, udaleko talde politikoak aldatzeak akordio batera iristeko ekarri duen aurrerapena nabarmendu du sindikatuak. «Maiatzaren 29an Udal Gobernuan sartu zen taldeak guztiz bestelako jarrera izan du», azaldu du. Abotsanitzen eskuetan dago orain alkatetza; EAJrenetan orain arte.

Hala ere, akordioa lortzeko bidean, abuztura arte luzatu da lorezaintzako langileen grebak; 115 egun egon dira protesta honetan, hain zuzen ere. Astearte honetan, abuztuak 29an, itzuli dira lanera, ELAk jakinarazi duenez.

Soldata igoera eta lanaldi murrizketarekin batera, ELAk azaldu du 8 langilek enpresak «ostutako» dirua emandako dirua berreskuratuko dutela, baita konpentsazio- eta xurgapen-klausula deuseztatzea ere. Langile hauek irailetik aurrera atzerapenak jasoko dituela adierazi du sindikatuak.

Langileek akordioa «oso positibotzat» baloratzen dutela adierazi du ELAk. «Argi geratu da langileen borroka eta borondate politikoa uztartzen direnean, administrazioaren azpikontratek baldintza duinak lor ditzaketela», nabarmendu du.