44 urte baino ez zituen Imanol Azpiroz Armendariz Lakuntzako zinegotzia (EH Bildu) bapatean hil da. Herrian samina eragin du gertatutakoak eta bidean ziren herriko jaiak bertan behera uztea erabaki dute.
🌹 José Manuel Azpiroz 'Kaixer' Lakuntzako zinegotzia zendu da.
— EH Bildu (@ehbildu) August 30, 2023
Doluminak senide eta gertukoei eta eskerrik asko zure konpromisoagatik 'Kaixer'! pic.twitter.com/XcE0Gj8euy
‘Kaixer’ ezizenez ezaguna zen zinegotzia astearte arratsaldea zendu zen, bere etxean, atseden hartzen ari zenean, Udaletik jakitera eman dutenez. Jaietan parte hartze oso aktiboa zuen Azpirozek, Kultur arloko arduraduna izanik.
Doluminak zabaldu dituzte sare sozialetan, herritik haratago.
@Osasuna Se nos fué un gran amigo de Lakuntza y gran seguidor de Osasuna, José Manuel Azpiroz Armendariz "Kaixer".
— Ismael Jiménez-Kata (@katarugo) August 30, 2023
Nos hemos despedido de él y con su camiseta de Osasuna bien guapo se nos marcha. Goian Bego.
Mañana funeral en Lakuntza. pic.twitter.com/JHvFGg7uBk
Honako hau ez zen zinegotzi lanetan aritzen zen lehen aldia. 2007tik 2011ra bitartean, ilegalizazioaren garaietan, EAE-ANV alderdiaren ordezkari gisa ibili zen zeregin honetan.
Zinegotzi izateaz gain musika munduan ibilitakoa ere bazen, Lakuntzako Al-karajo musika taldean jo zuen 15 urtez.
Ostegun honetan bertan egingo diote hileta, Lakuntzako San Salvador parrokian, 18.00etan.