NAIZ

Hiru haur zauritu dira Zestoan, petardoekin jolasean ari zirela haietako batzuk lehertuta

EITBk jakinarazi duenez, hiru adingabe zauritu dira astelehen iluntze honetan Zestoan, Gipuzkoan, petardoekin jolasean ari zirela batzuk lehertu zaizkienean. Ospitalera eraman behar izan dituzte.

Ospitalera eraman behar izan dituzte hiru haur astelehen honetan, petardoekin jolasten ari zirela batzuk lehertu zaizkielako. Zestoako Arroa Behea auzoan gertatu da, EITBk emandako informazioaren arabera.

20.00ak aldera jaso du abisua ErtzaintzaK eta gertatutakoa ikertzen hasi da. Momentuz ez dago adingabeen osasun egoeraren berririk.