![Antzar Egunean jazotako zortzi eraso salatu ditu Lekeitioko Udalak.](/media/asset_publics/resources/001/031/667/article_main_landscape/antzar_lekeitio.jpg)
Joan den asteartean ospatutako Antzar Egunean izandako zortzi eraso salatu ditu Lekeitioko Udalak, sei eraso matxista eta bi eraso homofobo. «Genero zapalkuntza eta sexu askatasunaren ukazioa sistema honek oinarri-oinarrian dituen gaitzak» direla deitoratu du adierazpen instituzional batean.
Txosna batzordeak deitutako kontzentrazioarekin bat egin du Udalak. 20.00etan izan da mobilizazioa, abadien moilan.
🟣Erasorik gabeko herri aske eta feminista baten alde! pic.twitter.com/dAr0QuzA4j
— Lekeitioko Udala (@Lekeitio_Udala) September 7, 2023
Bide batez, adierazpen horretan erasoen biktimei babesa adierazi die eta haien esku jarri ditu udaleko gizarte zerbitzuak. «Erakundeok ardura berezia daukagu honetan, eta gure esku dagoen guztia egingo dugu izurrite honi aurre egiteko», azaldu dute Udaletik.
Hala ere, «jendarte osoaren inplikazioa behar-beharrezkoa» dela nabarmendu dute. Hortaz, «kontzientzian astindu», «onartezinak diren jarrerak baztertu» eta «herritarron arteko sareak sustatu» behar direla nabarmendu dute.
«Herritarrei dei egiten diegu, erasoren bat ikusiz gero, jarrera aktiboa hartzeko inolako onarpenik gabe. Ez dadila inor erasotzaileen konplize izan», gaineratu dute horren harira.
Horrela, Udalak gaitzetsi du indarkeria «arazo estrukturala» izaten jarraitzea «patriarkaltzat eta matxistatzat» jo duen gizarte batean», eta «erasorik gabeko udalerri feminista» lortzeko «konpromiso irmoa» agertu du.
![Putin](/media/asset_publics/resources/001/142/722/article_thumb_horizontal/putin.jpg)
Pablo González, libre tras dos años y medio sin pruebas en contra ni juicio
![Palestinarrak-paris](/media/asset_publics/resources/001/142/420/article_thumb_horizontal/palestinarrak-paris.jpg)
Electos de Maule ceden parte de su asignación para apoyar a los atletas olímpicos palestinos
![Lizarra](/media/asset_publics/resources/001/142/865/article_thumb_horizontal/lizarra.jpg)
La fiesta en Lizarra arranca con represión a un cantante, cohete dividido y Bajadica suspendida
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)
Dos detenidos en Iruñea acusados de agredir a un seguidor de la selección española
![Memoriala](/media/asset_publics/resources/001/142/877/article_thumb_horizontal/memoriala.jpg)