![Australiarako migrazio ibilbideari buruzko erakusketa bat ireki dute Euskal Diasporaren Egunean.](/media/asset_publics/resources/001/032/059/article_main_landscape/diaspora.jpg)
Munduan zehar sortutako euskal komunitateek egiten duten lanari, bai eta diaspora berriari ere, omenaldia egin diote Lakuako Gobernuko zenbait ordezkarik ostiral arratsalde honetan Gernikako Batzarretxean, Euskal Diasporaren Nazioarteko Egunean.
Aurten Gernikan egin dute ekitaldia, Lakuatik azaldu dutenez, «inguru horretako familia askok ehunka istorio gordetzen dituztelako eta migrazio errealitate hori partekatzen dutelako. Busturialdetik eta bere ingurutik ehunka pertsona atera ziren bost kontinenteetara, etorkizun hobearen bila».
Bertan, Iñigo Urkullu Lehendakariak nabarmendu du euskal herritarrek «beren mugetatik haratago aukerak bilatzen dituzten herri migratzaileak» izaten jarraitzen dutela, eta Euskal Etxeek «gure herriaren garra bizirik mantentzeko», egiten duten lanaren garrantzia azpimarratu du.
Halaber, gogorarazi du «munduko hamaika lekutan ateak ireki dizkigutela» eta, hori dela eta, orain «ezin da ahaztu guk ere erantzukizun historiko hori dugula».
Agurtzane Intxaurraga antzerki zuzendariak idatzitako musika eta antzerki lan baten bidez, euskal migrazioaren iraganaren eta orainaldiaren bi errealitate horiek antzeztu dira. ‘Mundu bat inguruan’ lanak XX. mendeko eta egungo historia pertsonal errealak ditu abiapuntu, eta migrazio esperientzien eta gure oraintsuko historiaren une desberdinetan partekatutako historien arteko elkarrizketa eragiten saiatzen da.
Gainera, Euskal Herria museoan Euskal Australiar Elkarteak egindako erakusketa bat inauguratu da. Elkarteak Basques in Australia du izena, eta Australiarako euskal emigrazioaren ibilbidea egiten du. Argazkiz eta testuz betetako hamar panel ditu erakusketak, emigrazioaren fase guztiak jasotzen dituztenak. Ostiral honetatik azaroaren 5era bitartean bisitatu ahal izango da.
![Donostiako_piratak_elkarrizketa](/media/asset_publics/resources/001/144/741/article_thumb_horizontal/Donostiako_Piratak_Elkarrizketa.jpeg)
«Hau ere bada erreibindikazio bat, geureak diren kaleak berreskuratzearena»
![Acdc](/media/asset_publics/resources/001/145/041/article_thumb_horizontal/ACDC.jpg)
AC/DC: El origen de una leyenda contada desde los márgenes
![Piratak2](/media/asset_publics/resources/001/145/816/article_thumb_horizontal/piratak2.jpg)
1.500 piratek abordatu dute Donostia
![0811_eh_pavel](/media/asset_publics/resources/001/145/092/article_thumb_horizontal/0811_eh_pavel.jpg)
Polonia mantiene abierta la investigación contra Pablo González y podría juzgarlo en rebeldía
![Captura_de_pantalla_2024-08-14_a_las_20.40.52](/media/asset_publics/resources/001/146/475/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-08-14_a_las_20.40.52.png)