Sagar kolpatzea egin dute familiartean, sagardoa egiteko prozesua ezagutzeko.
Sagar kolpatzea egin dute familiartean, sagardoa egiteko prozesua ezagutzeko. (Maialen ANDRES | FOKU)
Sagardoa egiteko prozesua ikusteaz gain, edaria dastatzeko aukera ere izan da.
Sagardoa egiteko prozesua ikusteaz gain, edaria dastatzeko aukera ere izan da. (Maialen ANDRES | FOKU)
Interes handia sortu du egitarauak eta jende ugarik hartu du parte.
Interes handia sortu du egitarauak eta jende ugarik hartu du parte. (Maialen ANDRES | FOKU)
Sagarrak zanpatzen ere ibili dira haurrak.
Sagarrak zanpatzen ere ibili dira haurrak. (Maialen ANDRES | FOKU)
Sagardoa egiteko uzta jaso dute.
Sagardoa egiteko uzta jaso dute. (Maialen ANDRES | FOKU)
Umeek gertutik ezagutu nahi izan dute Sagardoa egiteko prozesua.
Umeek gertutik ezagutu nahi izan dute Sagardoa egiteko prozesua. (Maialen ANDRES | FOKU)
XXIII. edizioa du aurten Sagar Uztaren jaiak.
XXIII. edizioa du aurten Sagar Uztaren jaiak. (Maialen ANDRES | FOKU)
Foru plaza jendez bete da, eguraldia lagun.
Foru plaza jendez bete da, eguraldia lagun. (Maialen ANDRES | FOKU)
NAIZ

Eguraldia lagun, jendez lepo Astigarragako XXIII. Sagar Uztaren azken eguna

XXIII. Sagar Uzta ospatzeko egitarau oparoa prestatu dute Astigarragan. Eguraldia alde izan dute eta jende ugari gerturatu da azken eguna izan den igande honetan.

Foru plaza jendez bete da, eguraldia lagun.
Foru plaza jendez bete da, eguraldia lagun. (Maialen ANDRES | FOKU)

Astigarragako XXIII. Sagar Uztako ekitaldi nagusiak igande honetan izan dira, eta bertan ez da falta izan sagar biltzea familientzako, sagar azoka edota sagardogintzako lanen erakusketa. Sagar muztioa egiteko aukera urriko asteburu guztietara ere luzatuko da.

Foru enparantza jendez bete du Sagar Uztako azken egunerako antolatutako egitarauak. Goizeko 9.30ean ekin diote txistulariek herriko kaleak musikaz alaitzeari. 10.00etan familiartean Sagardoetxean sagarrak biltzeko aukera izan da eta, ondoren, kalejiran joan dira Foru enparantzara arte. Bertan, Sagarraren Szoka zeukaten zain, sagarren erakusketa eta dastaketarekin, sagardo eta muztio dastaketarekin, eta herriko baserritarren produktuen salmentarekin, besteak beste.

Bitartean, trikitilariek alaitu dituzte herriko kaleak eta 12.30ean Sagar dantza eta kirikoketa izan dituzte plazan bertan. Horrez gain, Herri Bazkaria egin dute eguerdian, 14.30ean.

Uzta oparoa

Uzta hasi berria da eta aurreikuspenak betetzen badira, sei milioi kilo blitzea espero dute, horiekin lau milioi litro Euskal Sagardo egiteko, inoizko kopururik handiena. Une honetan Euskal Sagardoaren barruan 250 sagargile daude eta 500 hektarea inguru sagasti. Sagar hau guztia Jatorri Deiturako 50 sagardotegietara joaten da, Euskal Sagardoa ekoizteko. Datozen urteetan, produkzioan sartu berriak diren beste 150 hektarea gehituko zaizkie.