NAIZ

Osakidetzako erditze osteko ospitaleetan segurtasun-sistemak jarri dituzte haurrik ez bahitzeko

Gotzone Sagardui Lakuako Osasun sailburuak jakinarazi du Osakidetzako ospitaleetako erditze osteko arretan segurtasun-sistema berritu dutela haurren bahiketak ekiditeko. 2022ko Basurtoko kasuak sortutakoaren ondoren abiatu ziren kontrol-sistema errebisatzeko lanak.

Segurtasun-sistemako neurriak eta baliabide teknologiko berriak jarriko ditu Osakidetzak.
Segurtasun-sistemako neurriak eta baliabide teknologiko berriak jarriko ditu Osakidetzak. (Getty images)

Osakidetzako ospitaleetako erditze osteko arretako kontrol-neurri eta sistema teknologiko batzuk ezarri dituzte jaioberrien bahiketa errepika ez dadin, Bilboko Basurtoko ospitalean 2022ko urriaren 19an gertatu zen bezala.

Gotzone Sagardui Lakuako Osasun sailburuak Radio Euskadin azaldu duenez, bahiketa haren ondoren, Osakidetzako Pazientearen Segurtasun Batzordeak emakume bat erditze osteko arretako gunean sartu eta berea ez zen haurtxo batekin atera ahal izateko inguruabarrak aztertu zituen, eta «pixkanaka» ezarri beharreko neurri batzuk proposatu zituen, antzeko zerbait errepika ez dadin.

Sailburuak adierazi duenez neurri horietako batzuk «azpiegitura teknologiko aurreratuagoak» behar zituzten Basurton, batez ere, bisitarien eta pazienteen laguntzaileen sarrera-irteerak zaintzeko.

Pazientearen Segurtasun Batzordeak ekimen zehatzak aholkatu zituen Osakidetzako ospitaleetako erditze osteko gune bakoitzerako, zentro bakoitzaren errealitatera egokituz, sailburuak azaldu duenez.

2022ko kasua

2022ko urrian gertatu zen azken ezbeharra, haurra bahitu nahi zuen herritarra 21.00ak aldera sartu zen Basurtoko ospitalera osasun-langileen plantak eginez. Garaian, Lakuako Segurtasun sailburu Erkorekak azaldu zuen aurrez saiakera gehiago egin zitula gazteak, eta azkenean gauean lortu zuela jaioberri bat. Testuinguru horretan deitu zuen Sagarduik kontrol-sistema berprentsatzeko bilkura eta zenbait proposamen osatzeko zeregina jarri zion taldeari.