![Manneken Pis estatua, emakumez jantzita.](/media/asset_publics/resources/001/041/409/article_main_vertical/manneken-pis.jpeg)
Bruselako ikur den Manneken Pis estatuak emakume-soineko bat jantzi du astearte honetan, bere 400 urteko historian lehen aldiz; zehazki, Diane von Furstenberg diseinatzailearen 70eko hamarkadako «wrap dress» modelo feminista ikoniko baten kopia.
«Txikitan amets asko nituen, baina inoiz ez nuen imajinatu Manneken Piserako soineko bat diseinatuko nuenik», esan du diseinatzaile belgikar-estatubatuarrak jantziaren aurkezpenean. 1976an soineko hori sortu eta New Yorkeko ‘Newsweek’ aldizkariko azalean jantzi zuela azaldu du von Furstenbergek. Aldizkari horrek herrialde osoan banatzen zen, eta, beraz, berarentzat «ohore handia izan zen Belgika Estatu Batuetan ordezkatu ahal izatea», esan zuen.
Antolatzaileek Manneken Pis emakumez janztea «garaiekin guztiz bat datorren adierazpena» dela adierazi dute, eta 1946an Bruselan jaiotako Von Furstenberg hiriko ohorezko herritarra «emakumearen ahalduntzearen sinbolotzat» jo dute.
Ce midi en compagnie de Diane von Fürstenberg @DVF ! La créatrice et citoyenne d’honneur de la @VilleBruxelles habille pour la première fois le Manneken Pis d’une de ses belles robes dont elle a le secret 👗 pic.twitter.com/EyD0LDCons
— Philippe Close (@PhilippeClose) October 10, 2023
Soineko hau Bruselako Grand Place inguruan dagoen eskultura ospetsuaren estilo-berritasun bat da, bere janzkera efemeride edo gertakari nabarmenetara egokitzen baitu. LGTB ostadar bandera jantzita ikusi ahal izan zen, eta «punk-glam» arropaz ere omendu zuten Q.ARTz arte «queer» jaialdian, baina inoiz ez zuen emakumez jantzi.
Bai, ordea, besteak beste, suhiltzailearena, Drakularena, Obelixena, frantziar txapela eta ogi-baguettearena, erromes xacobeoarena, Athleticeko eta Atletico Madrileko jokalariarena, toreatzailearena, artzain katalanarena edo Bizarzurirena, mila mozorro dituen armairu baten zati gisa, XVII. Mendean sortutako tradizioa jarraituz.
«Honek zapore berezia du, oraingoan goi mailako joskintzara doalako. Batez ere, emakumeei azaltzen diezu nola kontrola dezaketen benetan beren patua. Beste behin ere jantzi honekin egiten diguzuna omenaldi zoragarria da», esan dio Philippe Close Bruselako alkateak diseinatzaileari inaugurazioaren unean.
Manneken Pisek 20-30 jantzi berri janzten ditu urtero, agintariek eskaerak aztertzen dituzten elkarte, herrialde edo eskualdeek eskatuta. Egun horren ondoren, jantziak Bruselako ondarearen parte bihurtzen dira, eta artelan ospetsuaren museoan jartzen dituzte ikusgai.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bidasoa-irla](/media/asset_publics/resources/001/142/169/article_thumb_horizontal/bidasoa-irla.jpg)
Traspaso de poderes en el condominio más pequeño del mundo, la Isla de los Faisanes
![Putin](/media/asset_publics/resources/001/142/722/article_thumb_horizontal/putin.jpg)
Pablo González, libre tras dos años y medio sin pruebas en contra ni juicio
![Palestinarrak-paris](/media/asset_publics/resources/001/142/420/article_thumb_horizontal/palestinarrak-paris.jpg)
Electos de Maule ceden parte de su asignación para apoyar a los atletas olímpicos palestinos
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)