Palestinarekiko elkartasun keinuak futbol partida bakoitzean ari dira nabarmentzen –pasa den asteburuan Sadarren eta Anoetan, kasu–, eta Athletic zaleek ere keinua eskaini nahi izan diote, azken asteetan herrialde palestinarraren aurkako zapalkuntza erabat gogortu den honetan.
Iñigo Cabacas Herri Harmailak deituta, Kirruli herriko tabernaren aurrean elkartu dira zenbait zale, Palestinako banderak eskuetan zituztela. «Palestina aurrera! sionismoa genozida!», leloa erabili dute «argazki masiboa» ateratzeko deialdi honetan.
🇵🇸 Palestina aurrera!
— I.C Herri Harmaila (@ICHHarmaila) October 29, 2023
Sionismoa genozida! pic.twitter.com/Zbii21YyHk
Hain justu ere, ICHH zale taldeak Palestinaren aldeko kamiseta ere salmentan jarri du egunotan, «Palestinatik Euskal Herrira. Erresistentzia. Harmailetatik garaipenera», leloa nabarmentzen dela. Biltzen den diru guztia palestinar herrialdearentzat izango da.
🇵🇸
— I.C Herri Harmaila (@ICHHarmaila) October 26, 2023
Elkartasun kamiseta salgai asteburu honetan!
* Bildutako diru guztia palestinar herriarentzat izango da. pic.twitter.com/LQC1YlDySB
Israelek Gazako mugan gogortu duen erasoaren aurrean, Iñigo Cabacas Herri Harmaila oso argi mintzatu da sare sozialetan, zapalkuntza erabat gaitzetsiz.
San Mames barnean, behin Athletic eta Valentziaren arteko norgehiagoka hasita, «Palestina aurrera» oihuak nabarmendu dira.
🇵🇸Gritos de Palestina Aurrera en San Mames. pic.twitter.com/vxgSzRffpn
— Alerta Gorria Irratia (@AlertaIrratia) October 29, 2023