Donostiako Udalbatzarrak atzera bota du PPk afari solidarioak debekatzeko aurkezturiko mozioa, EAJk, EH Bilduk, PSEk eta Elkarrekin Donostiak ezezko borobila eman diotelako.
Aste honetan, PPk Egia auzoko postontzietan 3.000 gutun zabaldu ditu segurtasun ezaren aitzakiarekin hainbat proposamen plazaratuz. Horien artean, behar larrian daudenei afaria emateko herri ekimena debekatzeko zegoen. Hori da gaur PPk Donostiako Udalbatzarrera eraman duen mozioaren edukina eta zentzua.
Entre hoy y mañana vamos a buzonear más de 3.000 cartas en Egia. Llevamos años haciendo propuestas para acabar con la inseguridad, este jueves llevamos a pleno la prohibición del reparto ilegal de comida en la calle. ¿Qué votarán los grupos? #inseguridad#donostia#egia pic.twitter.com/d2u0TnNdNO
— Borja Corominas (@BorjaCorominas) November 21, 2023
PPren eledun Borja Corominasek proposamen hau defendatzeko ekimen honek espazio publikoa erabiltzeko baimenik ez duela eta elikagaiak manipulatzeko araua ere ez duela betetzen nabarmendu du. Horrek «arazoak» sortzen ditu, PPren arabera. Donostiaren «irudia» ere kaltetua dela aipatu du, «hemen gosea pasatzen duen jende iladarik ez dagoelako».
Elkartasunaren kontrako mehatxua
Debekuaren mehatxua salatzeko herri ekimen honetako partaideak izan dira Udalean, PPren proposamenaren oinarrian arrazismoa dagoela nabarmanduz. Honekin batera, Udalak behar larrian daudenei zerbitzu hau eskeintzen ez duenez, herri ekimenarekin erantzutera behartuak izan direla gogoratu dute.
Eredugarriak garelako harro gure Taldeaz. Gaurko plenoan PPri argi utzi diogu gurekin jai dutela. Eta Udal Gobernuari (PNV-PSE), haien ardura bete gabe jarraitzen dutela. 3 urtez Elkartasuna elikatzen. Gora Kale Afari Solidarioak!!! pic.twitter.com/yuQZWsEElO
— Agus (@Agus08414035) November 23, 2023
Juan Karlos Izagirrerentzat (EH Bildu) ere PPren diskurtsoa «xenofoboa eta antisolidarioa da». Honekin batera, ekimen honen bultzatzaileen lana txalotu du. «Eredugarriak dira. Zigortu ez, eskertu egin behar da egiten duten lana», nabarmendu du.
PPk Kaleko Afari Solidarioak debekatzeko eskatu du, diskurtso xenofobo eta ultraeskuineko bidez segurtasuna migrazioarekin nahastuz. Onartezina.
— Juan Karlos Izagirre (@JuankarIzagirre) November 23, 2023
Segurtasuna ESKUBIDE hauek izatea da EH Bildurentzat:
✔Osasuna
✔Zaintza
✔Lan duina
✔Etxebizitza
✔Jana...
Eredugarria KASen lana! pic.twitter.com/qKK8GwfCoo
Elkarrekin Donostiak ere ekimen solidario bat kriminalizatzea leporatu dio PPri.
EAJk, berriz, ez du PPren mozioa onartu, «Egian arazo bat dagoela» adierazterako orduan alderdi honen diagnosiarekin bat egin.
Corominasen haserrea
Corominas haserre azaldu da PPri arrazista izatea leporatu diotelako. Hori dela eta, «PP racista» leloa zuten kartelak eramaten zituztenak identifikatzea eskatu du.
Esa zona está llena de cámaras. Pediremos que se identifique a los responsables. La responsabilidad de estos insultos es de los que los profieren, pero es normal q se sientan impunes cuando algunos concejales del gobierno dicen lo mismo en el pleno sin despeinarse. pic.twitter.com/vJDQNzXqqL
— Borja Corominas (@BorjaCorominas) November 23, 2023