NAIZ

UEMAko 104. udalerria izango da Hondarribia, bertako udalbatzak hala onartuta

Abotsanitz eta EH Bilduren aldeko botoekin onartu du Hondarribiko udalbatzak UEMAra sartzea. EAJ abstenitu egin da eta PSEk, aldiz, aurkako botoa eman du.

Hondarribiko osoko bilkura.
Hondarribiko osoko bilkura. (UEMA)

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko 104. kidea izango da Hondarribia (Gipuzkoa). Ostegun arratsalde honetan Udalak egin duen osoko bilkuran hala onartu dute, Abotsanitz taldaren (7) eta EH Bilduren (2) aldeko botoekin. EAJko sei ordezkariak abstenitu egin da eta PSEk dituen bi zinegotziek aurkako botoa eman dute.

Hala jakinarazi du sare sozialen bitartez, UEMAk.

103. kidea azaro honetan bertan ere iritsi da, hilabeteko lehenengo egunetan Mendexako (Bizkaia) osoko bilkurak ere urrats hori eman baitzuen.