NAIZ

Joseba Iraola, Irristaketa eta Jose Angel Iribar, ‘Euskal Selekzioa Sariak’eko garaileak

100 pertsona baino gehiagoren presentzia izan duen gala batean, kotxe gidariak ‘Garaipena’ saria eskuratu du, Euskal Herriko Emakumeen Irristaketa Selekzioak ‘Proiekzioa’ saria eta Jose Athleticeko atezain ohiak ‘Ibilbidea’ saria Euskal Selekzioaren alde egindako borrokaren errekonozimendu bezala.

‘Euskal Selekzioa Sariak’ ekitaldiaren lehenengo edizioko irabazleak.
‘Euskal Selekzioa Sariak’ ekitaldiaren lehenengo edizioko irabazleak. (EUSKAL KIROL FEDERAZIOEN BATASUNA)

Astearte arratsalde honetan, Euskal Kirol Federazioen Batasunak (EKFB) ‘Euskal Selekzioa Sariak’ ekitaldiaren lehenengo edizioa ospatu du Bilboko Azkuna Zentroan, 100 pertsona baino gehiagoren presentzia izan duen gala batean.

Euskal gizarte, politika, kirol eta kultura munduko pertsonaia nabarmenak izan dira jardunaldian. Orotara, ekitaldian kategoria desberdinetako hiru sari eman dira. Hasteko, Joseba Iraola gidariak ‘Garaipena’ saria eskuratu du Aitzol Arakistain urezko motor-gidariaren eta Mendi Lasterketako Nesken Euskal Selekzioaren gainetik. Bere ibilbidea 2010 urtean hasi zen, bizikleta ‘monoplaza’gatik aldatu zuenean. Geroztik 100 lasterketatik gora irabazi ditu estatuan, 3 Espainiako txapelketa eta Europako txapelketa 1.

Ondoren, Euskal Herriko Emakumeen Irristaketa Selekzioak ‘Proiekzioa’ saria jaso du, Angela Rodriguez mahai-tenis jokalariaren eta Belar Hockeyaren Euskal Selekzioaren aurretik. Gadea Moja eta Hegoa Zabalburuk jaso dute saria. Biak Erroman urrian ospatu zen Munduko txapelketan parte hartu zuten eta, bestalde, Le Harven ospatu zen Nazioarteko FISEan izan ziren, Gadea Moja irabazle izanda eta Hegoa Zabalburuk bigarren postua lortuta. Gainera, emaitza hori Euskal Herriko Emakumeen Irristaketa ordezkatzen lortu zuten.

Azkenik, ‘Ibilbidea’ saria Jose Angel Iribarrek jaso du, Athleticeko atezain ohiak izandako kirol-ibilbidea eta Euskal Selekzioaren alde egindako borrokaren errekonozimendu bezala. Gainera, 18 urtetan zehar, Euskal Selekzioko futbol-hautatzailea izan zen. Berarekin batera, Ander Elosegui piraguista eta Emakumezkoen Eskubaloi Euskal Selekzioa egon dira izendatuta.

Bestalde, lau euskal federaziok beren nazioarteko federazioetan modu ofizialean integratzeko prozesua hasi dute, EKFB osatzen duten eta pasaden urtetik nazioarteko federazioetan ofizial izateko prozesuan dauden gainontzeko zazpi federazioetara (piraguismoa, xakea, igeriketa, esgrima, squash, automobilismoa eta mahai-tenisa) gehituta: patinajea, belar hockey-a, eskubaloia eta mendia. Hauen ordezkari bezala, Sergio Barnecilla (eskubaloi federazioko presidentea), Agustin Rojo (belar hockey-eko federazioko presidentea), Lucia Canaval (patinaje federazioko gerentea) y Zigor Eguia (mendi federazioko presidentea) ekitaldian izan dira.