NAIZ

Aitzol Iriondo lasartearra Lannemezanetik Martutenera hurbildu dute

Aitzol Iriondo Iartza preso lasartearra Martuteneko kartzelara hurbildu dute Lannemezaneko espetxetik, Etxeratek jakinarazi duenez.

Martuteneko kartzelara hurbildu dute Aitzol Iriondo.
Martuteneko kartzelara hurbildu dute Aitzol Iriondo. (Idoia ZABALETA | FOKU)

Aitzol Iriondo Iartza Lasarte-Oriako presoa Martutenekoo kartzelara ekarri dute Lannemezanetik, Etxeratek jakinarazi duenez.

Iriondok hamabost urte daramatza frantziar Estatuan preso. Legeak jasotzen duen bezala, berak eskatu du han ezarritako zigorra bete arte Euskal Herrira ekartzea, Etxeratek azaldu duenez.

2019ko ekainetik zegoen Iriondo Lannemezanen. Aurretik Moulins-Yzeure-ko kartzelan zegoen, Euskal Herritik 740 kilometrora. Hara bisitan zihoazela, bere lagunek istripua izan zuten urte hartako maiatzean, espetxera iristeko ordubete inguru faltza zitzaiela.

Aitzol Iriondo Gerde herrian atzeman zuten, 2008ko abenduan, Aitor Artetxe eta Eneko Zarrabeitiarekin batera, ETAko kide izatea leporatuta.