![Oihana Etxebarrieta, EH Bilduko hauteskunde batzordeko bozeramailea](/media/asset_publics/resources/001/067/510/article_main_landscape/oihana.jpeg)
EH Bilduren Mahai Politikoak ohiko bilkura egin du astelehen goizean Donostian, eta bertan hartu du Mahai Politikoak Oihana Etxebarrieta hauteskunde kanpainako bozeramaile izendatzearen erabakia. Gasteizko Legebiltzarrerako lehendakarigaia Pello Otxandiano izango da, abendutik jakina denez, eta hauteskunde horietako batzordearen bozeramailea izango da Etxebarrieta.
Ohar batean jakinarazi du erabakia koalizio subiranistak, eta bertan azaldu du Etxebarrietaren ibilbidea. «Oihana Etxebarrieta Legrand Bilbon bizi den 36 urteko (1987) hondarribiarra da. Kazetaria ikasketaz, mugimendu feministako kidea gazte-gaztetatik eta 2016tik Gasteizko Legebiltzarreko parlamentaria. Euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa menperatzen ditu eta Giza Eskubideen, Berdintasun eta Justizia Batzordeko zein Europako Gaien eta Kanpo Harremanen Batzordeko kidea da».
Horrez gain, nabarmendu du EH Bilduko Idazkaritza Feministako arduraduna dela eta «politika ulertzeko eta egiteko modu berrituekin konprometituta» dagoela eta gobernantza feministaren sustatzaile eta teorizatzailea dela. «Hala, herri honek aurrez aurre dituen erronkei erantzuteko zein ziklo politiko berrian premiazkoak izango diren praktika politikoak gorpuzteko ardura izango du», gaineratu du EH Bilduk oharrean.
![Palestinarrak-paris](/media/asset_publics/resources/001/142/420/article_thumb_horizontal/palestinarrak-paris.jpg)
Electos de Maule ceden parte de su asignación para apoyar a los atletas olímpicos palestinos
![Lizarra](/media/asset_publics/resources/001/142/865/article_thumb_horizontal/lizarra.jpg)
La fiesta en Lizarra arranca con represión a un cantante, cohete dividido y Bajadica suspendida
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)
Dos detenidos en Iruñea acusados de agredir a un seguidor de la selección española
![Memoriala](/media/asset_publics/resources/001/142/877/article_thumb_horizontal/memoriala.jpg)
Gasteizko Oroimen Zentroari Urrezko Domina «iraingarria eta umiliagarria» dela salatu dute
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/143/230/article_thumb_horizontal/Gasteiz.jpg)