![Pello Otxandiano abenduan EH Bilduk Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian.](/media/asset_publics/resources/001/068/191/article_main_landscape/otxandiano.jpg)
«Lehendakarigaiak aurkezteko epea amaituta, hautagaitza bakarra jaso da: Pello Otxandiano Kanpo». Honela jakinarazi du EH Bilduk astearte honen arratsaldean.
Hauteskunde kanpainako batzordearen bozeramaile izendatua izan den Oihana Etxebarrietak ere zabaldu du albistea.
Pello Otxandiano Kanporena da aurkeztutako hautagaitza bakarra. Orain @ehbildu ren komunitateak du hitza eta erabakia.
— Oihana Etxebarrieta Legrand (@BetaurrekoMorea) January 9, 2024
Bide batez, ez galdu @MaddalenIriarte|k Pellori egindako elkarrizketa ikusteko aukera. #ErabakiEtorkizuna https://t.co/fyPkIzTiXT
Orain bozketari emango zaio bide, Otxandiano ardura honetan berresteko. Bozketa urtarrilaren 11tik 13ra izango da (ostegunetik larunbatera bitarte) eta emaitzak Batzar Nagusian iragarriko ditu indar politiko honek. Bilbon ospatuko da hau, larunbat goizean.
Pasa den abenduaren 11an egin zuen bere aldeko apustua EH Bilduko Mahai Politikoak, aho batez. Pello Otxandianok 40 urte ditu, Otxandiokoa da eta Programa arduraduna izan da azken bolada honetan, etorkizuneko euskal erronkak aztertzen eta beraiei aurre egiteko EH Bilduren planteamenduak diseinatuz.
Euskalduna Jauregian hartu zuen hitza egun batzuk beranduago, utopiaren beharra nabarmenduz (Telesforo Monzonen hitz aski ezagunak bereak eginez) eta aldaketarako dauden aukerez ohartaraziz.
![Putin](/media/asset_publics/resources/001/142/722/article_thumb_horizontal/putin.jpg)
Pablo González, libre tras dos años y medio sin pruebas en contra ni juicio
![Palestinarrak-paris](/media/asset_publics/resources/001/142/420/article_thumb_horizontal/palestinarrak-paris.jpg)
Electos de Maule ceden parte de su asignación para apoyar a los atletas olímpicos palestinos
![Lizarra](/media/asset_publics/resources/001/142/865/article_thumb_horizontal/lizarra.jpg)
La fiesta en Lizarra arranca con represión a un cantante, cohete dividido y Bajadica suspendida
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)
Dos detenidos en Iruñea acusados de agredir a un seguidor de la selección española
![Memoriala](/media/asset_publics/resources/001/142/877/article_thumb_horizontal/memoriala.jpg)