NAIZ

5.255 zenbakiak irabazi du Bilboko Alde Zaharrean saldu duten Tripontziaren sari nagusia

Gure Eskuk urtero egiten duen zozketak badu irabazlea: ‘Diaspora’ saileko 5.255 zenbakia. Bilbon saldu da sari nagusiaren zenbakia, eta bigarrena, Gasteizko Lakua auzoan, 19.057 zenbakiarekin.

Tripontziak badu irabazlea, 5.255 zenbakia.
Tripontziak badu irabazlea, 5.255 zenbakia. (Gure Esku)

Tripontziaren sariak astelehen goiz honetan banatu ditu Gure Eskuk notario baten aurrean egindako zozketaren ondoren. 5.255 zenbakia izan da sari nagusiaren irabazlea, ‘Diaspora’ serieari dagokio, eta Bilboko alde zaharrean saldu zen.

30.000 euro eskuratuko ditu zenbaki irabazlearen ‘Diaspora’ serieak eta zenbaki nagusiaren gainerako serie bakoitzak 2.000 euro. Bestalde, 19.057 izan da bigarren zenbaki sariduna, serie bakoitzari 1.000 euroko saria dagokio, Arriaga-Lakuan (Gasteiz) saldutakoa izan da zenbakia.

Gure Eskuk adierazi du «Euskal Herriak Erabakitzeko beharra duelako, eta burujabe izan nahi dugulako» Tripontziaren salmenta garrantzitsua izan dela eragilearentzat. Aurtengoan, Unai eta Beñat Gaztelumendik sortutako liburuxka erabili dute sustapenerako, eta baita spot propio bat ere.

Sustapenerako beste bide bat Euskal Herriko kulturgile ospetsuen gonbidapenena izan da, azken hilabetean hainbat pertsona ospetsuren bideoak zabaldu dituzte Tripontzia erostera gonbidatuz.