NAIZ

Motorzale bat hil da Azpeitian, GI-631 errepidean izandako trafiko istripu batean

Azpeitian, GI-631 errepidean, izandako trafiko istripu batean motorzale bat hil da larunbat eguerdi honetan. Zumarragako noranzkoan jazo da, 12.25ean. Hildakoak 44 urte zituen eta aurten Gipuzkoan motor batekin izandako istripu batean bigarren hildakoa da.

Iaz jada Euskal Herrian izandako moto istripu hilgarri gehien-gehienak Gipuzkoan gertatu ziren, Lakuako balantzean nabarmendu zenez.
Iaz jada Euskal Herrian izandako moto istripu hilgarri gehien-gehienak Gipuzkoan gertatu ziren, Lakuako balantzean nabarmendu zenez. (Irekia)

Motorzale bat hil da larunbat eguerdi honetan GI-631 errepidean, Azpeitian, trafiko istripu batean, Lakuako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

 

Istripua larunbat honetako 12.25ean gertatu da. Motozikleta bat galtzadatik atera da GI-631 errepidean, Azpeitia parean, Zumarragako noranzkoan.

Gidaria, 44 urtekoa eta bidaiari bakarra, oso lesio larriak jasan ditu, eta, osasun-langileen ahaleginak gorabehera, zoritxarrez bertan hil da. Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripu honen nondik norakoak argitzeko.

Gipuzkoan bereziki gogor kolpatzen ari dira moto istripu hauek. Lakuako Gobernuak egin berri duen iazko balantzean nabarmentzen denez, EAEn hil ziren hamaika lagunetatik hamar Gipuzkoako errepideetan izan ziren.

Aurten Gipuzkoako errepideetan izan den hirugarren hildakoa da, eta bigarrena motor batekin izandako trafiko-istripu batean. Izan ere, urtarrilaren 21ean beste motorzale bat hil zen N-634 errepidean, Getarian, auto batekin talka eginda, eta joan den ostegunean, hilak 25, gizon bat hil zen GI-636 errepidean, Lezon, bi autok talka egin ondoren.