![Peru Abarrategi nagusitu da Izarrako saioan.](/media/asset_publics/resources/001/074/788/article_main_landscape/abarrategi.jpg)
Urteurren gozoarekin iritsi da aurten Arabako Bertsolari Txapelketa; izan ere, 40 urte betetzen dira Arabako lehen txapelketa jokatu zenetik. Formatu berriko XVI. edizioari ateak ireki dizkiote igandean Izarran eta, Bertsozale elkartetik adierazi dutenez, «azken edizioetan irudikatu genuen ibilbideari jarraiki, Arabako bertsolaritzaren gailurrak irudikatzen dituen paisaia prest, 18 bertsolariekin jokatuko den txapelketako lehen fasea hasi da», ospatu dute.
Lehen fase honeta 13 bertso puntuagarri bete behar dituzte bertsolariek eta, Izarrako lehen saioan, ariketa guztiak burututa, Peru Abarrategi izan da puntu gehien bildu dituen bertsolaria, 259 punturekin. Gertu izan ditu Aitor Ugarte eta Eli Zaldua, biak 250 punturekin, eta hauen atzetik geratu dira Paula Amilburu (249,5 puntu), Ekaitz Samaniego (242,5 puntu) eta Danel Herrarte (238,5 puntu).
Saioa Olatz Santocildesek aurkeztu du eta epaimahaia, aldiz, Ekaitz Elorriaga Anduaga, Aitor Jimenez Tolosana eta Egoitz Iradier Martinez de Albenizek osatu dute. Endika Jimenez Enbeita aritu da idazkari lanetan.
Hiru final laurden izango ditu txapelketak (Izarran jokatutakoaz gainera, otsailaren 4an Oionen eta otsailak 11n Laudion izango dira beste biak), eta saio horiek ematen duten puntuazioaren arabera osatuko dira finalerdiak.
Txapelketaren gaineko informazioa eta egutegia, Arabako Bertsozale Elkartearen wengunean.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51](/media/asset_publics/resources/001/140/611/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51.png)
UPN manipula una imagen para borrar las referencias a Euskal Herria de la camiseta de un edil
![Alpargata-maule](/media/asset_publics/resources/001/140/789/article_thumb_horizontal/alpargata-maule.jpg)
Arranque de temporada complicado para los últimos fabricantes de alpargatas suletinas
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)