NAIZ

Sutea izan da Pasai Antxoko lokal batean eta inguruko bizilagunak atera dituzte

Pasai Antxoko lokal batean sutea piztu da; lokala ez zen erabiltzen, baina bizilagunek esan dutenez, jendea bizi da bertan. Suhiltzaileek trafikoa moztu dute eta eraikin horretako bizilagunak atera dituzte.

Pasai Antxoko Nafarroako hiribidean dagoen lokal batek su hartu du.
Pasai Antxoko Nafarroako hiribidean dagoen lokal batek su hartu du. (NAIZ)

Ostegun arratsalde honetan 14.00ak aldera sua piztu da Pasai Antxoko Nafarroa hiribidean dagoen lokal batean. Etxebizitza eraikin baten behealdean dagoen lokala da su hartu duena; garai batean taberna izan zen, baina egun hutsik dago. Bizilagun batzuek kontatutakoaren arabera, bertan jendea bizi da. Suhiltzaileak lanean dabiltza, anbulantziako langileekin batera.

Sutea zergatik piztu den ez dute argitu oraindik, ezta zein kalte sortu diren ere. Lokala dagoen eraikineko bizilagunak etxeetatik irtenarazi dituzte suhiltzaileak; haietako batzuk anbulantzian artatu behar izan dituzte, kea arnastu eta ondoezik sentitu direlako. Hala ere, larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez, momentuz, ez dago zauriturik.

Ertzaintza eta Pasaiako Udaltzaingoa gerturatu dira Nafarroako hiribidera eta inguruko trafikoa moztu dute.