NAIZ

Darmanin Barne ministroaren aurkako bortxaketa salaketa artxibatu du Kasazio Auzitegiak

Gerald Darmanin frantziar Barne ministroaren aurkako salaketa artxibatu du Kasazio Auzitegiak. 2017an jarri zuen salaketa Sophie Patterson-Spatz alderdi kontserbadoreko kideak, 2009an bortxatu zuela esanez. Ordutik, epaitegi guztiek artxibatu dute kasua.

Gerald Darmanin Frantziako Barne Ministroaren aurkako salaketak artxibatu dituzte.
Gerald Darmanin Frantziako Barne Ministroaren aurkako salaketak artxibatu dituzte. (MIGUEL MEDINA | AFP)

Frantziar Kasazio Auzitegi behin betiko artxibatu du 2017. urtean Gérald Darmanin Barne ministroaren aurka egindako bortxaketa salaketa. Herrialdeko instantzia judizial gorenak berretsi egin du apelazioan hartutako erabakia. Emmanuel Macronen Gobernuan garrantzi berezia zuen ministroak, eta 2027an haren ondorengoa izan zitekeela aipatu izan da, nahiz eta ofizialki inoiz ez den halakorik onartu.

Kasua artxibatuta geratu da, eta horrek «ia duela hamabost urteko gertakariengatik zazpi urtez iraun duen prozedura baten amaiera» adierazten du, Mathias Chichportich eta Pierre Olivier abokatuek baieztatu dutenez. Nabarmendu dutenez, seigarren aldia da Frantziako Justiziako instantzia ezberdinek Darmanin inputatzeko «pisuzko arrazoirik» egotea baztertuz.

Sophie Patterson-Spatzek Barne ministroak 2009an egindako bortxaketa salatu zuen 2017an; UMP alderdi kontserbadorean kargu txiki bat zuen orduan emakumeak eta bere alderdi bereko militantea zen Darmanin.

Patterson-Spatzek 2005ean bere aurka ezarritako kondena bat berrikusteko eskatu zion, aurreko bikotekideari xantaia egiteagatik, eta bere testigantzaren arabera, Darmaninek mesede sexual bat eskatu zion trukean.

Biek sexu-harremana baieztatzen badute ere, ministroak (26 urte zituen garai hartan) ukatu egin zuen sexu-harreman bortxatu egin zuenik, eta salatzaileak (38 urte) baietz zioen.

Artxibatutako salaketak

Patterson-Spatzek 2017an jarri zuen salaketa, Darmanin Macronen Gobernuan sartu zenean, hasiera batean Ogasuneko arduradun gisa. Hurrengo instantzia judizialetan, magistratuak auzia artxibatzen joan ziren, salatzaileak Kasazioraino errekurritu zuen, eta orain, honek behin betiko artxibatu du.

Aldi berean, Darmanin Gobernuan gora egiten joan zen, 2020an Barne ministro eta frantziar Gobernuko kide garrantzitsuenetako bat bihurtu arte.