![NAIZ Irratiaren estudio berriak](/media/asset_publics/resources/001/072/533/article_main_landscape/naiz_irratia.jpg)
Nafarroako Gobernuak tokiko irratien emisio digitalerako lehiaketa antolatu zuen 2019an. Orain, irrati digitalaren (digital audio broadcasting edo DAB) lehen 19 lizentziak banatu ditu. Horretarako, Balorazio Mahaiak jasotako 45 proposamenen balorazioa publiko egin du.
Euskal Irrati Zerbitzuak S.L. merkataritza-sozietatea, NAIZ Irratiaren sustatzaileak, 5 lizentzia lortu ditu: Altsasun, Baztanen, Larraunen, Lesakan eta Iruñean, hain zuzen ere. Aldi berean, lizentzia gehien Abian Media SLk lortu ditu, bederatzi barrutietan lortu baititu lizentziak.
Hauetaz gain, Jesus Martin Moro kazetari asturiarrak, Lizarrako, Iruñeko eta Tuterarako lizentziak eskuratu ditu. Onda Vascaren sustatzaile den Eusko Media S.L. merkataritza-sozietateak eta Atika Elkarteak hiribururako lizentzia bana lortu dute.
Guztira 19 lizentzia esleitu dira orain, eta honako udalerri hauetan banatuko dira: Iruñean (5 lizentzia), Altsasun (2), Baztanen (2), Lizarran (2), Larraunen (2), Lesakan (2), Tuteran (2), Zangozan (1) eta Tafallan (1). Ez zaio lizentziarik eman Izabako barrutirako aurkeztutako eskabide bakarrari, eskatutako gutxieneko puntuazioa lortu ez duelako; eta ez da irrati eskaintza digitalik egongo Orbaitzetako barrutian, ez baita eskaerarik erregistratu.
Lizentzia autonomikoen zain
Aldi berean, irrati digital autonomikoaren lehiaketak aurrera jarraitzen du. Bertan, 17 proiektu daude Foru Komunitate osorako digitalean emititzeko aukera emango duten lehen lizentziak eskuratzeko. Tokiko lizentzietara aurkeztu diren enpresa gehienez gain, espainiar irrati kate nagusiek ere proiektuak aurkeztu dituzte irrati digital autonomikorako.
DAB+ (Digital Audio Broadcasting) irrati digitala uhin hertziarren bidez lurretik edo satelite bidez hedatzeko teknologia da. DAB teknologia FM irratiaren ondorengoa da, teknologia analogikotik digitalera igaroz, telebistan LTDra pasa zen antzera.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51](/media/asset_publics/resources/001/140/611/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51.png)
UPN manipula una imagen para borrar las referencias a Euskal Herria de la camiseta de un edil
![Alpargata-maule](/media/asset_publics/resources/001/140/789/article_thumb_horizontal/alpargata-maule.jpg)
Arranque de temporada complicado para los últimos fabricantes de alpargatas suletinas
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)