NAIZ

20 urte eta gero, Irkus Badillo eta Gorka Vidal aske geratu dira, zigorra osorik beteta

Etxeratek jakinarazi duenez, Irkus Badillo eta Gorka Vidal presoek 20 urteko zigor osoa agortu dute eta aske geratu dira. Biak baldintzapeko askatasunean zeuden, Badillo 2021az geroztik eta Vidal 2023ko otsailetik.

Zaballako espetxera Sarek antolatutako martxa.
Zaballako espetxera Sarek antolatutako martxa. (Jagoba Manterola | FOKU)

Irkus Badillo eta Gorka Vidal presoak aske dira, 20 urteko zigorra osorik agortuta. Biak hirugarren gradua eskuratuta baldintzapeko askatasunean zeuden, Etxeratek jakinarazi duenez.

Badillo ugaoarrari 2021eko maiatzean eman zioten 3. gradua eta handik 6 hilabetera, 2021eko urrian, baldintzapeko askatasuna onartu zioten, 17 urte eta 9 hilabeteko espetxealdia bete ondoren.

2004ko martxaoren 4an espetxeratu zuten, 2007an epaitu eta 20 urteko zigorra ezarri zioten, «erakunde terroristako kide» izatea leporatuta.

 

 

Kordoban urte luzez

Vidali, aldiz, 2022ko ekainean eman zioten 3. gradua eta hilabete batzuk etxean preso pasa ondoren 2023ko otsailean onartu zioten baldintzapeko askatasuna. 2004ko otsailean atxilotu zuen Guardia Zibilak Cuencan eta Auzitegi Nazionalak ETAko kide izate egotzita zigortu zuen.

Zaratamoko presoak hemeretzi urte horietatik asko oso urrun, Kordobako kartzean eman zituen; isolamendu politikari eutsi zion azken espetxea izan zen. Eta 2020. urtera arte ez zuten Euskal Herrira hurbildu. Hasiera batean Logroñora lekualdatu zuten eta handik beste lekualdatze batean Zaballan pasa zituen espetxealdiaren azken hilabeteak.