Donostiako Alde Zaharreko biztanleek auzoan izan diren suteengatik duten kezka islatzeko eta Udalari ostalaritza arloko lokal eta biltegietan ikuskapen zorrotzagoak eskatzeko manifestazioa egin dute gaur. Suhiltzaileek ere mobilizazio hau sostengatu dute.
Gaur @P_ZaharreanBizi -k deitutako mobilizazioarekin bat egingo dugu.
— Donostiako Suhiltzaileak (@BomberosDonosti) March 2, 2024
Gure zerbitzuaren izenean dago "prebentzio" hitza, baina errealitatea da udalak ez dituela baliabide nahikoa jartzen lan hori, horren garrantzitsua dena, behar bezala egiteko. https://t.co/tP1Rnt0kuO
Fermin Calbeton kaleko Zumeltzegi tabernan izandako sutearen ondoren deitu zuten mobilizazioa. Izan ere, auzoan zenbatu duten gisa honetako hamaseigarren sutea da.
«Goia alkateak ikuskapenak egiten direla esan duenez, ikuskapenen datuak publiko egiteko eskatzen diogu. Ekintzekin froga dezala udal-gobernuak suteen aurkako prebhentzio-protokoloren bat duen. Informazio hori gabe, sinesgarria al da bere hitza? Ez, gure elkartearen ustez, nabarmendu du Parte Zaharrean Bizi-k.
Gauzak horrela, suteen prebentziorako udal ordenantza bat onartzea eskatu dute. Kanpaiak eta ke-hodiak garbi mantentzeko dagoen «egungo betebehar abstraktutik betebehar zehatza batera» pasatzea, urtean bitan eta ziurtagariak aurkeztuz.
Honekin batera, instalazioen aldizkako ikuskapenak jaso beharko lituzke ordenantza horrek, suhiltzaileen parte hartzearekin, lokalek 250 metro kuadro baino gutxiago badira ere.
Kanpaiek sua hartzekotan, aspertsoreen jaurtiketa sistema bat eskatu dute.