![Sareren agerraldia Iruñean.](/media/asset_publics/resources/001/088/149/article_main_landscape/sare-8m.jpg)
Martxoaren 8ari begira, eta Euskal Herriko Mugimendu Feministaren aldarriarekin bat eginez, Sarek euskal emakume presoen egoera plazaratu nahi izan du. Azaldu duenez, «emakume presoak izateagatik urte luzeetan are bakartuago eta are urrunduago egon izan dira, sistema patriarkalaren adierazle garbienetakoa den kartzela sisteman zigor krudelago bat jasanez».
«Salbuespeneko espetxe politikaren pean preso egoteak espetxealdia gogorrago egiten badu, emakumeen kasuan gizonentzako soilik pentsatua den eremu batean zigorra bete behar izatea gehitzen zaio», gehitu du Sarek.
Horretaz gain, kartzelak emakumea «sistema patriarkalaren arabera dagokion tokian jartzeko» erabiltzen dituztela salatu du: «”Emakume onak” birsortzeko fabrikak bilakatzen dira, tailerrak, janzkera araudiak edo sexualitatea bizitzeko mugen bitartez.
Espetxeak landu beharreko eremutzat ere hartu behar direla nabarmendu Sarek: «Espetxe-errealitate gordina behin betiko amaitzea gizarte osoari dagokigu, eta, horretarako, eta etxeratze-prozesua garatu ahal izateko, konponbiderako giltza izaten jarraitu behar dugu, kaleetan, esparru politikoan, sindikalean eta sozialean… hainbeste urtetako konfrontazioaren ondoren gizarte gisa nahi dugun etorkizunari ateak irekitzeko».
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Moore](/media/asset_publics/resources/001/138/501/article_thumb_horizontal/moore.jpg)
Los 20 años de ‘Fahrenheit 9/11’, el máximo éxito de Michael Moore
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)
Gasteizko Txosna Batzordeak txosnak jartzea erabaki du eta mobilizazioa deitu du abuztuaren 3an
![0729_eg_freixas(1)](/media/asset_publics/resources/001/141/247/article_thumb_horizontal/0729_eg_Freixas(1).jpg)