![Alda elkarteko kideek protesta egin dute Konpentsazio Araudia betetzen omen ez duen etxebizitza baten atarian.](/media/asset_publics/resources/001/113/654/article_main_landscape/Alda.jpg)
Alda elkarteko hainbat kide Biarritzeko etxebizitza baten atarian bildu dira astearte honetan. Salatu dutenez, bertako jabeak ez du iaz indarrean sartu zen Konpentsazio araudia betetzen. Plataforma digitalen bitartez egiten den epe laburrerako alokairu turistikoen gorakada gelditzea du xede araudiak. 2023ko martxotik dago indarrean araua, Lapurdiko 24 herritan.
‘Airbnb aski’ eta ‘Herrian bizi nahi dugu’ zioten pankartak eskuan hartuta, Aldako kideek salatu dute, gainera, «bost urtez beltzean» ordaintzen ari dela alokairuan dagoen pertsona. Jabeak, protestaren aurrean, Poliziari deitu dio. Kazeta.eus-ek jakinarazi duenez, apartamentua alokairuan hartua duen pertsonari abokatu bat proposatu nahi zioten etxebizitzaren aldeko militanteek, baina Poliziak harekin mintzatzea debekatu die. Azkenean, hala ere, abokatuaren telefonoa eman diote.
Iazko ekainean Alda elkarteak adierazi zuenez, Biarritzen Konpentsazio araudia betetzen ez duten 1.000 bizitoki inguru daude.
Araudi horrekin urte osorako 10.000tik gora bizitoki berreskuratzea aurreikusten du Euskal Elkargoak. Aldak oroitarazi duenez, metro karratuko mila euroko isuna aurreikusten du arau berriak. Gauzak horrela, 50.000 euro arteko zigorra jaso dezake alokairu turistikoen etengabeko gorakadari aurre egiteko euskal erakundeak aitzineraturiko araua betetzen ez duen etxe-jabeak.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Mesa_redonda](/media/asset_publics/resources/001/138/618/article_thumb_horizontal/mesa_redonda.jpg)
Música bajo la dictadura del algoritmo
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![Afp](/media/asset_publics/resources/001/139/271/article_thumb_horizontal/afp.jpg)