![LABeko Lan Osasuneko arduradun Inko Iriarte eta Idazkaritza Feministako buru Maddi Isasi.](/media/asset_publics/resources/001/119/125/article_main_landscape/lab.jpg)
Indarkeria matxista lantokietako prebentzio planetan sartzea eta prebentziorako sistema neurgarri bat ezartzea eskatu du LAB sindikatuak. Horretarako, Osalanera nahiz Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutura (NOPLOI) proposamena eramango du.
Sindikatuko Lan Osasuneko arduradun Inko Iriartek eta Idazkaritza Feministako buru Maddi Isasik astearte honetan Bilbon egindako agerraldian eman dute proposamen honen berri. Bertan azaldu dutenez, indarkeria matxista «ezinbestean» sartu beharko litzateke prebentzio planetan, lantokiak indarkeria matxistarik gabeko gune seguru bihurtu daitezen.
Iriarteren eta Isasiren esanetan, «lan munduan indarkeria matxistaren prebentzioak ezin du borondate kontua izan, legezko betebeharra baizik». Hala, prebentzio sistemaren egituran txertatu beharko litzatekeela uste dute, «modu integral eta sistematikoan». «Prebentzioan, arrisku ebaluaketan zein babes neurrietan indarkeria matxistaren inpaktua identifikatu, aitortu eta kontuan hartu behar da», azaldu dute.
«Sistema oso» bat
Indarkeria matxista enpresaren barruan zein kanpoan gertatzen denean nola neurtu eta neurriak nola hartu zehazteko, LABek «sistema oso» bat garatzea proposatu du.
Alde batetik, prebentzioari dagokionez, informazioa eta formazioa barnebildu behar direla uste du, enpresetan sentsibilizazio eta formazio planak zehaztuz. «Bistan da faktore psikosozialak paper garrantzitsua jokatzen duela eraso matxisten eremuan eta horien gainean», adierazi dute sindikatuko ordezkariek.
Bestalde, hartu beharreko babes neurriak zehaztuz, protokolo «eraginkorrak» garatu behar direla esan dute, baita indarkeria matxistaren zantzuak arakatzeko baliabideak integratzea ere.
Horrekin batera, administrazioaren ikuskatzaileak formatuta egotea beharrezkoa dela azpimarratu dute eta, hori bete dadin, Lan Ikuskaritzak egitura propioa eta espezializatua behar duela ohartarazi dute.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)