NAIZ

Donostian indarkeria matxisten protokoloa «determinazioz» aktibatzeko eskatu du EH Bilduk

Donostiako Udal Gobernuari indarkeria matxisten aurkako protokoloa «determinazioz» aktibatzeko eskaera egin dio EH Bilduk. Iragan den maiatzaren 5ean eraso matxista bat izan zen Altzan, eta teknikariek aktibatzea komeni zela gomendatu arren Udalak ez zuela egin salatu du Izar Hernando zinegotziak.

Izar Hernando eta Jon Markel Ormazabal, Donostiako EH Bilduko zinegotziak.
Izar Hernando eta Jon Markel Ormazabal, Donostiako EH Bilduko zinegotziak. (Jon Urbe | FOKU)

Donostiako EH Bilduk Udal Gobernuari hirian jazotzen den «edozein eraso matxistaren aurrean indarrean dagoen udal protokoloa aktibatzeko» eskaera zuzena egin dio asteazken honetan. Izan ere, gertatutako kasu batzuen aurrean teknikariek protokoloa aktibatzeko gomendatu arren, Udal Gobernuak ez duela egin salatu du.

«Donostian jazotzen den indarkeria marxista kasu ororen aurrean erakundeoi dagokigu indarrean dauden trena guztiak aktibatu eta biktimaren eskura jartzea ditugun baliabideak. Donostiako Udalak badu protokolo bat, baina berau ez da beti aktibatzen horretarako baldintzak ematen diren arren, eta arloko teknikariek aktibatzea komeni dela gomendatu arren», azaldu du EH Bilduko zinegotzi Izar Hernandok.

Hernandok gogoratu du lehenago ere Udal Gobernuari protokoloa «determinazioz» aktibatzeko eskaera egin izan diotela, baina berriro ere gaia mahai gainera ekarri nahi izan dutela iragan maiatzaren 5ean jazotako egoera batengatik.

Zinegotziak azaldu du maiatzaren 5an eraso matxista bat geratatu zela Altzan, prentsaren bidez izan zutela albistearen berri, baina hala ere indarkeria matxistaren aurkako protokoloak aktibaziorako aurreikusten duen kasuetako bat zela: «Iragan maiatzaren 5ean protokoloa aktibatu behar zen eta ez zen aktibatu. Gaiaren inguruan galdegin dugu barne mailan, besteak beste batzordeetan, baina alkateak emandako erantzunek ez dute funtsik».

Protokoloa, tresna

Donostiako EH Bilduk adierazi du prtokoloa «tresna huts» bezala ulertzen dutela, eta ez helburu bezala: «EH Bilduren aburuz, edozein eraso matxistaren biktimari arreta eskaintzen zaiola ziurtatzea lehenetsi beharreko helburua da eta erakundearen erantzun integrala egituratu behar du».

Altzako kasuarekin gertatutakoa ez dela lehen aldia salatu du Hernandok, eta horrek ondorioztatera eraman dituela «konpromiso irmorik" ez dagoela, «kontsentsu solido bat ez dago protokoloaren beraren gaineran, edo ez da lehentasunezko auzoa Berdintasun sailean». Jarraian gogoratu du indarren dagoen protokoloa 2023ko uztailea dela, eta ondorioz, edukia eguneratuta badago ea zein den ez aktibatzearen arrazoia galdegin dio Udal Gobernuari.

Osteguneko osoko bilkuran berriro ere gaia mahai gainean jarriko dutela aurreratu dute, «udal erakundeek halakoetan eman behar duten erantzuna hobetzeko ahaleginean».