NAIZ

Itsaspeko museo batek koralak babesten ditu Kolonbiako Karibean

Kolonbiako Karibean urpeko museo bat txukuntzen eta aldi berean koralen biziraupena bermatzeko lanean dabil buztingile bikote bat. Bidaia turistikoak egiten dituzte egun, garai bateko eta eskulturak bisitatuz.

Museoko eskultura nagusietako bat.
Museoko eskultura nagusietako bat. (Luis Acosta | AFP)

Itsas hondoan amaituko duten eskulturak perfekzionatzen ahalegintzen ari da buztingile bikote bat. Bere patua? Kolonbiako Karibea, non itsaspeko museo batek babesten dituen turismoak eta klima-aldaketak mehatxatutako koralezko arrezifeak.

Metro eta erdiko altuera duten 25 irudi dira orotara. Arrezife artifizial moduko bat osatzen dute, eta urpekariak dira, Uharte Gotor liluragarriko ur urdinetan murgiltzen direnak, Bolivar departamenduan (iparraldean).

«Eskultura horiekin topo egin genuenean nik esan nuen: Ai ene! Zer da hori?» , kontatzen dio Orlis Navasek AFP agentziari, 3.000 biztanleko uharte txikiko biztanlea da Navas.

Urpekari honek ibilbide turistikoak egiten ditu orain eskulturetan zehar. Kolonaurreko estiloak eta koralezko estaldura ugariak milaka urteko hondoratze-aura bat ematen die bikotearen esanetan, baina, egiazki, hoteletako enpresari batek jarri zituen bertan 2018an.

«Uharteko arrezife naturalen narriadurarekin topo egin nuenean, koralen bizitza babesteko eta indartzeko aukera bat ikusi nuen arte proiektuan», azaldu dio AFPri Tatiana Orregok, MUSZIF izeneko ekimenaren sortzaileak.                

Eskulturak koralentzako aterpe dira orain, turismo praktika txarrek eta klima aldaketak asko eragin diete eta koralei azken boladan.

Bisitak antolatzen dituzte eskulturak ikusteko. (Luis ACOSTA | AFP)

Azken urtean, mundu mailako koralek zuritze masibo berri bat jasan zuten ozeanoen tenperatura errekorren ondorioz, Ozeano eta Atmosfera Behaketarako Estatu Batuetako Agentziaren (NOAA) arabera.

Koralak, itsas ornogabeak, ehunen barruan dauden algekin sinbiosian bizi dira eta janaria ematen diete. Baina ura oso bero dagoenean, algak bota eta zuri bihurtzen dira, eta horrek gaixotasunen eta heriotzaren eraginpean jartzen ditu.

Kolonbiak 100.000 futbol-zelairen baliokidea den eremu koralinoa du. Hala ere, horien % 70ek koloreak galdu zituzten, Ingurumen Ministerioaren arabera.

Arrezife gainkargatuak

Itsaso azpian, Hugo Osorio eta Pedro Fuentes buztingileek sortutako piezak koral berriak hazteko «substratu egokia» bihurtzen dira, Orregok azaldu duenez.

Hasieran lokatzaren gaineko koral zatiak «ereiten» zituzten prozesua abiatzeko; baina azkenaldian eskulturetan berez hasi dira koralak sortzen eta pozik dago horregatik. Partxe koloretsuek kazike eta kolonaurreko jainkoen irudiak estaltzen dituzte egun, eta dozenaka arrainen joan etorriek apaintzen dituzte sei metroko sakoneran dauden eskulturak.

Museoak 2.000 bisitari baino gehixeago jasotzen ditu urtean, urpekarien eta eskornela egiten duten igerilarien artean. «Turista eramateko eta arrezife naturalak gehiegi ez kargatzeko espazio txandakatua da», gaineratu du enpresariak, eta bisitak ere neurrian antolatzen dituztela kontatzen du.

Buztingileek eskulturak konpontzen dituzte. (Luis ACOSTA | AFP)

Horrelako lekuetan, turismoa azken urteetan esponentzialki hazi denez, gizakiaren ekintzak arazoa larriagotzen du. Bertakoek kontatzen dute zenbait «kuriosok» koral zatiak erauzten dituztela lurrazalera eramateko; edota beste batzuetan ekosistema hauskorrean nahi gabe emandako oinatzek eta hegalek eragiten diotela kaltea. «Jendeak ez du ulertzen korala izaki biziduna dela» kexu da Orrego.
               
Sustrai indigenak

Jason Taylor eskultore britainiarrak Mexikoko kostaldean murgildu dituen artelanetan oinarrituta, Orregok bertako artistak bilatu zituen, koralarentzat bizileku izango zen itsaspeko museo bat sortzeko.

Horrela aurkitu zituen Osorio eta Fuentes, Momilgo Zingira Handitik ateratzen duten lokatzari forma ematen adituak, uhartetik 60 kilometro ingurura, Kolonbiako lurralde kontinentalean.

Arbaso indigenen artean, espainiar konkistaren aurretik Kolonbiako Karibean bizi izan zen Zenu herriaren sorkuntzak imitatzen dituzte. «Haiek ere buztingintzan aritzen ziren. Hau guztia sustraietatik dator (...) Nire amak ere piezak egiten ditu», azaldu du 48 urteko Fuentesek, buztina hondarrarekin nahastuta moldatzen duen bitartean. «Kulturarekin jarraitzen dugu, gal ez zedin», jarraitzen dio Osoriok.

Arrainak han hemen ibiltzen dira museoan. (Luis ACOSTA | AFP)

«Idoloak» sortzen dituzte, eta ama izateari, ehizatzeari eta egurra bilatzeari buruzko irudiak egiten dituzte, «zenuek egiten zuten bezala». Hala zela badakite gaztetan zingira inguratzen duten muinoetako indusketa arkeologiko batzuetan parte hartu zutelako.

Damu dute kolonaurreko ehunka pieza gaizki saldu izana merkatariei, gero herrialderen barnealdean izugarrizko prezio altuak eskatzen baitzizkieten pieza horiengatik.  

«Tristura handia da. Gure ondarea galdu egin zen. Berreskuratzen saiatzen gara, baina jada ezin da», dio Osoriok, bere obra amaitzeko labe gisa erabiltzen duen boñiga lehor zatiak egokitu aurretik.