Gaizka Izagirre
Zinema eta telesail kritikaria

‘Eureka’: Kolonialismoaren indarkeriari buruzko triptikoa

‘EUREKA’
Argentina. 2023. 146’. Zuzendaria.: Lisando Alonso. Ekoizpena: Marianne Slot, Carine Leblanc. Gidoia: Lisando Alonso, Fabiçan casa, Marín Camano. Aktoreak: Viggo Mortensen, Chiara Mastroianni, Alaina Clifford, Sadie Lapointe.
Musika: Domingo Cura. Argazkia: Timo Salminen, Mauro Herce.

‘Eureka’ filmeko elurretako sekuentzia bat.
‘Eureka’ filmeko elurretako sekuentzia bat. (Press Kit)

Western gisa hasi, thriller poliziakotik igaro eta Amazoniako odisea gisa amaitzen den kolonialismoaren indarkeriari buruzko triptiko bat da, Herzog edota Lynch bezalako zinemagileen eragin nabarmenak dituena.

Lisando Alonso Argentinar zuzendariaren anbizio handiko film hau hiru zatitan banatu dago, gehienak Estatu Batuetako erreserba indigenetan grabatuak. Tira anbiziotsua da, baina, Hego Dakotako indigenen erreserba horren bizitzaren erretratu minimalista ere erakusten du, ama baten eta haren alabaren istorioen bidez azaldua.

Alaina, Pine Ridge-ko (Hego Dakota) Indioen Erreserban polizia lanean aritzeaz nazkatuta dago eta irratiari gehiago ez erantzutea erabaki du. Iloba bat du, Sadie izenekoa, eta gau osoa kezkatua igaroko du izebaren itzuleraren zain. Aitonaren laguntzaz, denboran eta espazioan zehar Hego Amerikara bidaiatuko du. Han, basoan bizi diren pertsona ezagutuko ditu, eta haien ametsak partekatuko dituzte.

Aipatu ditudan hiru zati horien hasiera zuri-beltzezko western itxura duen kontakizunarekin hasiko da, egungo AEBtako erreserba indigenetan jarraituko du eta eta Amazonasen amaituko da, 70eko hamarkadan. Bisualki ere aldaketak dituen filma da eta baliabide narratibo eta estetiko desberdinez baliatzen da kontakizuna pantailaratzeko.

Aktoreen aukeraketa ere garrantzitsua izan da, zuzendariak bereziki zaindu duen alorra da; atal bakoitzean ikusten diren antzezpen lanak oso desberdinak diren arren, beraien artean osagarriak dira. Izen ezagunenak Viggo Mortensen eta Chiara Mastroianni (Marcello Mastroianniren eta Catherine Deneuven alaba) dira.

Bere opera primarekin (‘La Libertad’, 2011) Canneseko Un Certain Regard-en hautatua izan ostean, Lisando Alonsok Canneseko 76. Zinemaldian Cannes Premiere atalean parte hartu zuen film honekin.