2023an espainiar Estatuan trafiko-istripuan hil eta test toxikologiko bat egin zitzaien gidarien %13ak positibo eman zuen kokainan. %54 igo da kopurua azken hamarkadan, eta ikerketako datuek adierazten duten droga hori kontsumituta autoa hartu duen gidaria ez dela batez ere gizona. 35 eta 54 urte bitarteko gizona baizik.
‘Stop kokaina: mendekotasun hilgarria, trafiko-istripuetan duen presentzia eta eragina’ azterlanaren ondorioetako batzuk dira aipaturiko datuak. Linea Directa Fundazioak aurkeztu du Fesvialekin lankidetzan; Toxikologiako Institutu Nazionalaren datuak, Guardia Zibilak errepidean egiten dituen kontrolak eta 1.700 auto-gidariri egindako inkesta baten erantzunak aztertu ditu.
Ikerketak egiaztatzen duenez, auzitegiko medikuen analisien ondorioztatu dute hildako gidarien erdiak baino gehiagok (%52) positibo eman zuela drogetan, alkoholean edo psikofarmakoetan.
Horietatik, %13k kokaina kontsumitu zuen. Gehienak 35 eta 54 urte bitarteko gizonak ziren, autoan edo motorrean zihoazenak, eta horietako %30ek droga gehiago ere kontsumitu zituen.
Istripu gehienak gauez, udan eta asteburuan gertatu ziren, eta, batez ere, iraulketak, aurrez aurreko talkak edo oztopoen aurkako kolpeak izan ziren.
Substantzia estupefazienteetan %52ak positibo
Txostenak Guardia Zibilak 2023an egindako 100.000 droga-kontrol baino gehiagoren emaitzak ere aztertzen ditu. Substantzia estupefazienteen positiboak %52 izan ziren ikerketaren arabera; eta egindako probetan ohikoena kanabida izan da (%39), ondoren kokaina (%19) eta azkenik, anfetaminak (%8).
Horrela, kokaina da jada droga ohikoena Espainian zirkulazio-istripuz hildako gidarien artean, eta Guardia Zibilen kontroletan agertzen den bigarren droga ohikoena. Linea Directak gogorarazi du drogen eraginpean gidatzeak 1.000 euro inguruko isuna eta gidabaimenean sei puntu galtzea ekar ditzakeela.
Bide-segurtasunaren aurkako delituren bat hautemanez gero, gidariari 3-6 hilabeteko espetxe-zigorra eta 1-4 urte bitarte gidabaimena ken diezaioke.
Galizia, Balearrak eta Andaluzia
Kokainan positibo eman duten gidarien proportzio handiena duten lurraldeak Galizia (% 25), Balearrak (%22) eta Andaluzia (%21) dira, hirurak Espainiar estatu osoko batez besteko %19aren gainetik. Beste muturrean daude Errioxa (%10), Nafarroa (%10) eta Aragoi (%14).
Aurkeztutako ikerketa osatzen duten 1.700 elkarrizketetatik, Linea Directa Fundazioak ondorioztatu du gidarien %8k, bi milioi auto-gidari inguruk, onartzen dutela noizbait gidatu aurretik kokaina kontsumitu izana.
Horietatik ia % 21ek astero kontsumitzen duela jasotzen du ikerketak. Gainera, gidarien %38k adierazi dute kokaina beste substantzia batzuekin nahastu dutela, batez ere alkoholarekin, eta 4,3 milioik (ia% 16ak) aitortu dute noizbait igo direla substantzia hori kontsumitu duen gidariaren auto batera.