![‘Larrahe’ liburuaren azala.](/media/asset_publics/resources/001/129/693/article_main_vertical/LARRAHE-Azala_EUS.jpg)
Informazio honekin batera doan bideoan, Jon Maia bertsolariak Aranzadi elkartearen aurkikuntza berriaren garrantzia eta esanahia laburbiltzen ditu aztarnategi beretik, Larunbeko Arriaundi mendiaren gailurretik (942 m.), Nafarroan.
Euskal Herriko ikerketa arkeologikoen historian mugarri berri bat da, sinesmenen jatorria, bizimodua eta hizkuntza argitzeko bidean, bere eremuan Irulegiko Eskua izan zen moduan. Kasu hartan bezala, Aranzadik zuzendu ditu indusketa lanak, baina bertako komunitateak berak antolatu eta garatu ditu auzolanean, bizilagunen parte-hartzearekin.
Pieza berria joan den ekainaren 15ean aurkeztu zuen Aranzadi elkarteak. Erromatar garaiko (K.o. I. mendea) harrizko aldare bat da, Valeria Vitella izeneko emakume batek latinez Larrahe jainko baskoiari eskainia.
Indusketa lanak 2010ean hasi ziren, Larunbeko bizilagunek eskatuta. 67 biztanleko herri txikia, antzinako baseliza bat zegoelakoan. Doneztebeko monasterio «galduaren» hondakinak aurkitu ondoren (XI. mendea), lanek aurrera egin zuten eta, ustekabean, 2022ko abuztuan latinezko inskripzioak zituen aldarea aurkitu zuten putzu batean. Piezak 47x18x18 cm-ko neurriak ditu, eta goiko aldean «focus» biribil bat du erritualak egiteko.
Aranzadi Zientzia Elkarteak liburu formatuan bildu ditu orain aurkikuntzaren xehetasun guztiak irudi, grafiko eta adituen azalpen ugarirekin.
‘Larrahe. K.o. I. mendeko baskoien aldare bat Larunben’ (21x30 cm / 120 orr. / azal gogorrak / euskarazko eta gaztelerazko bertsioak) liburua NAIZ-GARA komunitatearen eskura dago orain 25 euroren truke datorren igandera arte. Eskuratzeko: harpidedunek, bidalitako mezu elektronikoari erantzunez, NAIZ Dendan (denda.naiz.eus)edo 943.31.69.99 telefonoan.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)
El donostiarra Xabier Atristain queda en libertad condicional tras 13 años preso
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)