Hernanin Bingen Zupiriaren aurka negutegi batzuetan agertu diren pintadek gaitzespen adierazpenak eragin dituzte. «Zipaios en lucha. Tiro en la nuka. Bingen erne ibili» esaldiak eta EAJ sionistekin eta naziekin alderatzen duten ikurrak dira zehazki, Imanol Lasa GBBko kideak X sarean zabaldu duenez.
EAJk bertxiokatu egin du Lasaren mezua eta «irmotasun osoz» gaitzetsi du erasoa, «Euskadik jada atzean utzi duen garai batera garamatzana. Irainak, mehatxuak eta xantaiak ez dute tokirik gizarte demokratiko batean. Gainerako alderdi politikoei eskatzen diegu ekintza hau irmotasun berarekin gaitzestea».
Irmotasun osoz gaitzesten dugu eraso hau, Euskadik jada atzean utzi duen garai batera garamatzana. Irainak, mehatxuak eta xantaiak ez dute tokirik gizarte demokratiko batean. Gainerako alderdi politikoei eskatzen diegu ekintza hau irmotasun berarekin gaitzestea. https://t.co/xSuar3gvrn
— EAJ-PNV (@eajpnv) June 25, 2024
Xabier Lertxundi Hernaniko alkatea (EH Bildu) ere pintaden aurka agertu da eta, ohartarazi duenez, «beti egiten dugun moduan, agindua emana dago ezabatzeko».
«Mezu honekin babesa adierazi nahi diet bertan kaltetuak direnei. Horrelakoek ez daukate lekurik. Udal ordezkariei adierazpen instituzional bat egiteko proposamena luzatuko diet», gaineratu du, eta, horrez gain Bingen Zupiriari zuzenean elkartasuna adierazi diola nabarmendu du.
Horrez gain Bingen Zupiria sailburuari zuzenean elkartasuna adierazi diot.
— Xabier Lertxundi Asteasuinzarra (@xabilertxundi) June 25, 2024
Hernaniko Udalak adierazpen bat onartu du gero, «halako ekintzak onartezinak» direla azpimarratuz: «Bertan mehatxu egin zaien herri erakundeei eta haren ordezkariei, kasu honetan, Bingen Zupiriari, elkartasuna eta babesa adierazten diegu».
EH Bilduk ere azpimarratu du onartezinak direla «horrelako irain, mehatxu eta jazarpen erakustaldiak. Euskal Herrian bizikidetza demokratikoa eraikitze bidean, horrelakoek ez dute tokirik. Gure elkartasuna adierazten diogu, hein berean, Bingen Zupiria kontseilariari».
Onartezinak dira horrelako irain, mehatxu eta jazarpen erakustaldiak. Euskal Herrian bizikidetza demokratikoa eraikitze bidean, horrelakoek ez dute tokirik. Gure elkartasuna adierazten diogu, hein berean, Bingen Zupiria kontseilariari.
— EH Bildu (@ehbildu) June 25, 2024
Gipuzkoako PSEk ere salatu ditu sailburuaren aurkako pintadak. «Ekintza bandaliko horiek gaitzesten ditugu eta biktimei elkartasuna adierazten diegu», azaldu du sare sozialen bidez zabaldutako mezu batean.
El insulto y las amenazas nunca han sido el camino.
— PSE-EE GIPUZKOA (@PSEGIPUZKOA) June 25, 2024
❌Condenamos estos actos vandálicos y nos solidarizamos con las víctimas. https://t.co/Xxd8xgzMnw
Podemos-Ahal Duguk gaitzetsi egin ditu pintadak eta «horrelako ekintzak betiko baztertu» behar direla esan du.
Mehatxuak eta indarkeria ez daude inoiz justifikatuta.
— Podemos/Ahal Dugu (@PodemosEuskadi_) June 25, 2024
Horrelako ekintzak betiko baztertu behar ditugu.
Gertakari hauek gaitzesten ditugu eta Bingen Zupiriari gure elkartasun osoa adierazten diogu.
PP ere batu da gaitzespen sokara.