Taylor Mikesell (Massillon, Ohio, 30/09/1999) Lointek Gernika Bizkaia taldeko hamaikagarren
jokalaria izango da 2024/25 denborasldirako. Eskolta estatubatuarra WNBAko Los Angeles Sparks taldetik dator, duela hilabete pasatxo kontratua eten ostean. Jokalari honejkin itxitzat jo beharko luke tazlde bizkaitarrak datorren denboraldirako jokalari multzoa eta, itxirta baten behintzat, talde polita osatu du Lucas Fernandezek zuzendu dezan: Itziar Ariztimuño, Kendra Chery, Marta Alberdi, Laura Westerik, Ane Olaeta, Maya Dodson, Irati Etxarri, Elena Buenavida, Awa Fam, Annika Soltau y Taylor Mikesell bera, hain zuzen.
Ohion hazi zen Mikesell eta bere jokalari ibilbideari Jacksoneko institutuan ekin zion. Ostean, Maryland (konferentziako freshman –aurrenekjo urtea psatzen duen jokalaria– onenaren saria jaso zuen) eta Oregoneko unibertsitatean jokatu zuen Ohio Staten bere NCAAko ibilbidea amaitu arte. Bere urterik onenean 18,6 puntu eta 3,5 errebote lortu zituen bataz beste hiruko marratik jaurtiketen 47,5% sartu zituen. Iaz WNBAko Drafteko hamahirugarren postuan aukeratu zuen Indiana Feversek. Hala ere, ezin izan zuen azkenean taldean sartu eta Atlanta Dreamsekin bederatzi partida jokatu zituen. Aurten, berriz, Los Angeles Sparks taldeko aritu da entrenatzen, baina ezin izan du taldean lekurik egin.
Gernikan bere laurreneko esperientzia izango du Europan. Hori bai, ez da lehen aldia Europa zapaltzen duena; izan ere, 2016an Zaragozan jokatu zen 17 urtez azpiko Munduko Txapelketa jokatu zuen baitzuen eskoltak, eta brontzezko domina eskuratu ere bai, final-erdietan Australiarekin galdu eta gero. Esperientzia berri honi buruz, jokalariak berak azpimarratu du Lointek Gernika Bizkaia Europara jauzia emateko talderik egokiena iruditu zaiola.
«Oso ondo hitz egin didate herriaz, klubaz eta zaleen inguruan. Horrenbestez, gogo Candia daukat nire taldekide berriak ezagutu eta denboraldiari hasiera emateko», adierazi du Lointek Gernika Bizkaiak dituen sare sozialetan.
Lucas Fernandez entrenatzaileak, berriz, nabarmendu du Mikesellek ez duela zalantzarik izan fitxatzeko orduan. «Ziur gaude erasoan joko sortzaile bikaina izango dela. Bere ezaugarririk nabarmenena hiruko jaurtiketa da, edozein egoeratik jaurti dezakeelako; berdin blokeo zuzenaren ostean eta baita zeharkakoetan ere», azaldu du.
Aixa Wone Aranaz, etxean berriz
Oses Construccion Ardoi taldeak, bestalde, beste jokalari nafar bat gehitu zion asteartean bere jokalari multzoari. Aixa Wone Aranaz pibot iruindarra, hain zuzen. 24 urte –uztailean beteko ditu– eta 1,91 metro neurtzen dituen jokalariak oso goiz utzi zuen etxea, 14 urterekin, Espainiako Federazioaren pean dirauen Segle XXI proiektuan bigarren hezkuntza osatuz ekin baitzion bere saskibaloi jokalari bizitzari.
Ostean, 2018/19 denboraldian Barça CBS taldean izan zen Emakumeen Ligako bigarren kategorian, unibertsitate ikasketak egitera Amerikako Estatu Batuetara joan zen arte.
Hantxe izan da orain arte, psikologia ikasketak eta saskibaloia uztartuz. Lehenengo, Ohio State unibertsitatean eta Georgia Tech entzutetsuan gero, Nerea Hermosa gasteiztarraren taldekide izan zelarik pare bat denboralditan. Bada, 2024/25 denboraldia izango da Aixa Wone Aranazentzat profesional ibilbidean osatuko duen bere aurreneko ikasturtea.