NAIZ

Emma Ramirezek beste bi urtez jarraituko du Realean jokatzen

Eskuin hegaleko kataluniarrarekin, talde txuri-urdinak itxi du Donostian jarraituko duten jokalarien kapitulua eta laster fitxaketa berrien berri ematen hasi beharko da.

Emma Ramirez pozik, kontratu berria sinatu berritan.
Emma Ramirez pozik, kontratu berria sinatu berritan. (REAl SOCIEDAD)

Jose Luis Sanchez Vera, Realeko nesken lehen taldeko entrenatzaile berria ari da, pixkanaka-pixkanaka, datorren urteko bere taldearen bizkar-hezurra zehazten eta Emma Ramirez eskuin hegaleko kataluniar gaztearen berritzearekin, beste bi urtez ariko da Donostian, txuriudinek itxi dute iazko taldetik jarraituko duten futbolarien zerrenda eta orain taldea indartuko duten jokalarien etapa jarriko dute martxan.

Oso gaztea izanagatik, 22 urte ditu Cornella de Llobregaten jaiotako atzelariak, Barcelona ahalguztidunarekin txapelketak irabaztea zer den eta bigarren etapa osatuko du Realean. Lehenengoan jokalari garrantzitsua izan zen taldea Txapeldunen Ligarako sailkatzeko eta azken denboraldian ere Kopako finalerako sailkatzerako orduan ere pisua izan duen jokalaria izan da Emma Ramirez.

«Etxean bezala»

Klubaren telebista ofizialean emandako adierazpenetan kataluniarrak Realean oso eroso sentitzen dela nabarmendu du. Emaitzak alde batera utzita, nik gustura sentitu nahi dut, eroso sentitu, eta, alde horretatik, Donostia nire bigarren etxea bezalakoa da. Realak konfiantza eman dit, eta hori da gehien baloratzen dudana».

Gauzak ondo, azken egunetan euren kontratua berritu duten Nerea Eizagirre kapitaina eta Sanni Franssi aurrelariarekin batera, atzelari kataluniarra Realaren kirol proiektu berriaren jokalari garrantzitsua izango da.