NAIZ

49 urteko emakume bat hil da Armendaritzen izandako auto istripu batean

Lekuineko 49 urteko emakume bat hil da gaur gauean Armendaritzen izandako auto istripu batean. Suhiltzaileek topatu dute kotxea, bidetik aterata, iraulita errepide ondoko ibaian. Emakumearen heriotza baieztatu baino ezin izan dute.

49 urteko emakume bat hil da bart Armendaritzen izandako auto istripu batean. ‘Sudouest’ hedabideak baieztatu duenez, Lekuinekoa zen emakumea. Suhiltzaileek topatu dute kotxea, iraulita, Landibarreko zubitik gertu, ibaira eroria.

03:00ak baino zerbait lehenago iritsi dira bertara suhiltzaileak, larrialdi zerbitzuekin batera eta gidariaren heriotza konfirmatu baino ezin izan dute egin.

Donapaleuko komisaldegiko Poliziak abiatu du ikerketa, gaur gauean izandako istripua argitu nahian.