![Eva Ferreira, artxiboko irudi batean.](/media/asset_publics/resources/001/119/222/article_main_landscape/ferreira.jpg)
Eva Ferreirak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean iragarri du berriro izango dela EHUko errektoretzarako hautagai datorren udazkenean egingo diren hauteskundeetan.
Elkarrizketan azaldu duenez, bigarren agintaldi batek aukera emango lioke proiektu «anbiziotsuago» bat abian jartzeko eta «jauzi kualitatibo bat emateko» prestakuntzan, ikerketan edo ezagutzaren transferentzian, besteak beste.
Zehaztu duenez, urrira arte ez da hautagaitzak aurkezteko epea irekiko, eta hauteskunde kanpaina azaroan izango denez, «oraindik denbora dago» proiektuak zehazteko edo, hala badagokio, hautagaitza gehiago jasotzeko.
Ferreirarekin dagoeneko bi dira EHUko errektore izateko hautagaiak. Joxerramon Bengoetxea Zuzenbidearen Filosofiako katedraduna izan zen lehena bere hautagaitza aurkezten, ekainean. NAIZi eskainitako elkarrizketa honetan azaldu zituen bere arrazoiak.
Horri buruz galdetuta, Ferreirak adierazi du EAEko unibertsitate publiko bakarrari buruz «ideiak alderatzeko aukera» izango dela.
Datorren ikasturtea
Datorren ikasturterako ikasleen aurreinskripzioari dagokionez, Ferreirak adierazi du graduko ikasketetarako 20.000 inguru mantentzen direla, iaz bezala, eta graduondoko ikastaroetarako eskaerak %10 igo direla.
Era berean, gogorarazi du Medikuntza eta Farmazia fakultate berriaren obrek (Bilbon kokatuko da, Basurtuko Ospitalearen ondoan) aurreikusitako erritmoan jarraitzen dutela eta 2026-27 ikasturtean ikasleak har ditzakeela.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Ikurri](/media/asset_publics/resources/001/136/321/article_thumb_horizontal/ikurri.jpg)
Euskal ikurrak Sanferminetan eta zenbait kalejira euskal selekzioa aldarrikatuz
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)