NAIZ

Erretiratutako arrantzaleei omenaldia egin diete Donostian, Karmengo Egunean

Gipuzkoako Kofradien Federazioak 322 arrantzale erretiratu omendu ditu astearte honetan 'Marinelaren zahartzaroari omenaldia' ekitaldi tradizionalean, Karmengo Egunarekin batera.

Arrantzale jubilatuak Isturiz itsasontzian.
Arrantzale jubilatuak Isturiz itsasontzian. (Andoni Canellada)

Erretiratutako arrantzaleei omenaldia egin zaie beren egun handian, Karmengoa. Donostiako Udaleko Pleno Aretoan eman zaio hasiera jardunari goizeko 10:00etan. Bizitza osoa itsasoari eskaini zioten 130 erretiratuek hartu dute parte bertan, eta modu sinboliko batean, zortzi opari eman zaizkie Gipuzkoako portu bakoitzeko arrantzale zaharrenei (Mutriku, Zumaia, Getaria, Orio, Donostia, Pasaia-San Pedro eta Hondarribia) zein saregileei.

Arrantzale jubilatuetako bat, Pedro Jose Etxabe Etxabe (77 urtekoa eta zumaiarra) kazetariei aitortu dienez, «itsasoa beti faltan botatzen da, eta ez da erraza bertan pasatutako egun onak zein txarrak ahaztea».

Bilkuran Udaletxeko alkateordea, Nekane Arzallus; Lakuako Arrantza eta Akuikultura zuzendaria, Leandro Azkue; eta Getariako eta Pasaiako kofradietako presidenteak, Emeterio Urresti eta José Manuel Barreiros, hurrenez hurren, izan dira.

Omenaldiaren amaieran, agintariek Isturizko ontzira igo eta Karmengo Ama Birjinarekin bat eginez Kontxako badian zehar egin duten prozesioa. Ekitaldi hau Donostiako Andre Mariaren Karmengo Arrantzaleen Kofradiak antolatu du.

Ondoren, bazkaria ospatu da Kofradia-Itsas Etxean eta Portuko San Pedro elizan Karmengo Ama Birjinaren omenez meza ere bai. Amaia Barredo Nekazaritza eta Arrantza sailburuak parte hartu du honetan.

Bazkaria eta meza amaitu eta gero, Kresala taldeko dantza taldeak, Hernaniko Leokadisti Txistu Taldeko Txistulariekin batera, jubilatutako arrantzaleei omenezko dantza tradizionalekin alaitu da irteera.