SPONSORED CONTENT

Elikadura osasuntsua eta orekatua, EROSKIren estrategiaren erdigunean

Pertsonen osasuna EROSKIren helburu nagusi bat da. Osasunaren eta jasangarritasunaren aldeko hamar konpromisoen bitartez, produktu guztien segurtasuna eta kalitatea bermatzeaz gain, elikadura orekatua sustazen dihardu.

EROSKI kontsumitzaileen artean elikadura osasuntsua sustatzen dihardu.
EROSKI kontsumitzaileen artean elikadura osasuntsua sustatzen dihardu. (NAIZ)

Elikagaien segurtasuna da EROSKIren eguneroko lanaren oinarria, baina ez da mugatzen soilik elikagai seguruak eskaintzera, kontsumitzaileen artean elikadura osasuntsua ere sustatzen dihardu, beharrezkoak diren elikagai-taldeak modu orekatuan kontsumitzeko, bai kopuruan, baita kontsumo-maiztasunean ere. Horretarako, dieta mediterraneoaren ereduak jarraitzen ditu, eta osasun eta nutrizio adituen gomendioak sustatzen ditu.

EROSKI markako produktuen nutrizio-osaera hobetzeko, azken urteetan hainbat neurri garatu ditu eta, horien artean, produktu ugariren fitxa teknikoa birformulatu du Nutri-Score semaforoa oinarri hartuta. Etiketa nutrizionalaren sistema horrek elikadura-informazioaren taula tradizionalak baino informazio argiagoa ematen die erabiltzaileei, eta oso tresna baliagarria da produktuen nutrizio-hobekuntzan aurrera egiteko.

Horri esker, 2023an EROSKI markaren gamaren %70,6k Nutri-Score A, B edo C balorazioa izan du. Gainera, koipe gutxiko 127 produktu izan ditu, azukre gutxiko 62, gatz gutxiko 36 eta zuntz askoko 110.

Kontsumitzaileen osasunari eta ongizateari laguntzeko, baita ere, EROSKIk osasun-programa aitzindari bat du, EKILIBRIA, eta horren bidez, bere bazkide-bezero guztiei doan eskaintzen dizkie informazio pertsonalizatua eta elikadura eta erosketa osasungarriagoa eta orekatuagoa izateko pizgarriak.

Txosten horrek etxeko erosketak Mediterraneoko dietaren gomendioetara nola egokitzen diren azaltzen duen azterketa zehatz eta pertsonalizatua eskaintzen du. Helburua da bezeroari orientabidea ematea elikadura orekatua izateko behar diren elikagaiei, kantitateei eta kontsumo-maiztasunari buruz.

2023an, 38.348 pertsonak erabili dute nutrizio-informazioko zerbitzu hori (aurreko urtean baino %17 gehiago), EROSKI Club txartelean erregistratutako erosketetan oinarrituta.

Nutri-Score etiketak elikadura-informazioaren taula tradizionalak baino informazio argiagoa ematen du.

Elikaduraren arloko behar bereziak

Kontsumitzaile bakoitza bakarra da. Horregatik, EROSKIk arreta eman nahi die gaixotasun batengatik edo egoera fisikoagatik (adibidez, glutenarekiko edo laktosarekiko intolerantzia) produktu egokituak behar dituztenei, edota beren bizi-zikloko une jakin batzuetan arreta espezifikoa behar dutenei (haurdun dauden emakumeak edo seniorrak). Era berean, kontuan hartzen ditu balio pertsonalekin bat datozen elikadura mantentzera bideratutako erabakiak (begetarianoak, beganoak…)

Gaur egun, EROSKIk glutenik gabeko 2.359 produktu eskaintzen ditu eta Euskal Herriko eta Estatuko zenbait zeliakoen elkarterekin lankidetza-hitzarmenak berritu ditu, besteak beste, %20ko deskontua izateko glutenik gabe egindako produktuak erosterakoan (200 erreferentzia baino gehiago).

Duela hamarkada bat baino gehiagotik, alergenoen adierazpenei buruzko legedia betetzeaz gain, etiketetan alergenoen aztarnak egon daitezkeela adierazteko mezu berezietan beharrezkoak diren ohartarazpen-testuak sartzen ditu. 2023an glutenik gabeko marka propioko 562 produktu izan ditu, laktosarik gabeko 137, esnerik gabeko 61 eta arrautzik gabeko 8.

Bestalde, 2022an V-Vegano zigilua duten marka propioko produktuen gama berri bat aurkeztu zuen, kontsumitzailearen elikadura-eskaera eta gustu berriei erantzuteko. Gama berriak 14 produktu ditu dagoeneko, bizimodu begano, begetariano eta flexitarianoetan alternatiba egokiak izateko formulatuak.

Haurren elikadura

EROSKIn herritar guztien elikadura orekatua lehentasuna bada ere, segmentu batzuek arreta berezia eskatzen dute eta lehenengoa haurrak dira. Hain zuzen ere, familiak eta gizartea kezkatzen dituen osasun arazo bat gehiegizko pisu eta haurren gizentasuna dira.

Erronka hori gogoan hartuta, zenbait lan-ildoei jarraitzen die, horien artean PEAHS elikadura eta ohitura osasuntsuei buruzko hezkuntza-programa. Izan ere, elikadura osasuntsuagoa lortzeko oinarria hezkuntza da, haurrei osasun-arazoak saihestuko baitizkie. EROSKIn garrantzi handia ematen zaie elikadura osasungarria sustatzeko eta bizi-ohitura osasungarriak susatzeko hezkuntza-programei. Horregatik, eskoletan presente daude nutrizio hobea lortzeko jarraibideak zabaltzeko.

2012az geroztik urtero antolatzen den ekimen honetan dagoeneko hamabi urtetik beherako 2.110.000 ikaslek hartu dute parte. Kopuru hori espainiar Estatuko haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako haurren unibertso osoaren %72 da. Horrela, EROSKIk urratsak ematen jarraitzen du haurren gizentasuna prebenitzeko bidean. Mugarri hori kooperatibak 2018an bere kudeaketan txertatu zituen Osasunaren eta Iraunkortasunaren aldeko 10 Konpromisoen barruan kokatzen da.

Elikadura eta Bizitza Ohitura Osasungarriei buruzko Hezkuntza Programa (PEAHS) diziplina ezberdinetako profesionalek osatutako batzorde zientifiko batek osatu du: medikuntza eta pediatria, nutrizioa eta dietetika, psikopedagogia eta pedagogia. Ikasturte honetan, 2.352 hezkuntza-zentrotako 213.629 eskola-umek parte hartu dute eta Gizarte Eskubideen eta Agenda 2030 Ministerioaren diru-laguntza jaso du.