Gaizka Izagirre
Zinema eta telesail kritikaria

Bakarrizketak eta trauma osteko estresa

'ANTES ERA DIVERTIDO'

Kanada 2023. 105’. Jatorrizko Izenburua: ‘I Used to Be Funny’. Zuzendaria eta gidoilaria: Ally Pankiw. Aktoreak: Rachel Sennott, Olga Petsa, Sabrina Jalees, Caleb Hearon. Musika: Aimee Bessada. Argazkilaritza: Nina Djacic.

 

Rachel Sennott filmeko protagonista
Rachel Sennott filmeko protagonista (Téléfilm Canada)

‘Feel Good’ edota ‘Black Mirror’ telesailetako atal batzuk zuzendu eta zenbait bideoklip sortu ostean, Ally Pankiw kanadiarraren lehen film luzea da honakoa.

Sam Cowell (Rachel Sennott) stand-up komediazale amorratua da film honen protagonista nagusia. Trauma osteko estresari aurre egin beharko dio, Brooke, zaintzen zuen neskatoa, desagertu ondoren. Hori dela eta, barne-eztabaida bat piztuko zaio haren bilaketan parte hartu ala ez erabakitzeko.

Rachel Sennott. Emma Seligman-en aginduetara ‘Shiva Baby’ film oso gomendagarrian ikusi genuen Rachel Sennott da filmeko protagonista. Sennott, New Yorkeko Unibertsitateko Tisch School of the Arts eskolan ikasi zuen, eta bertan piztu zitzaion komediarekiko interesa, unibertsitateko bigarren urtean. Stand-up munduan egin zituen lehen saiakerak oso arrakastatsuak izan ez baziren ere, beste plataforma batzuk aurkitu zituen bere talentua erakusteko, sare sozialak eta Puke Fest bezalako ekitaldien ekoizpena esaterako. Azken boladan hainbat sari eta izendapen jaso ditu; umorea narratiba serioarekin uztartzeko duen gaitasuna nabarmentzen dute.