SPONSORED CONTENT

Euskal esne bildotsa, aurten ere, EROSKIn

Gabonetan ohikoa den arkumea iritsi da EROSKIko dendetara, beti bezala, bertakoa den berme guztiarekin. Eusko Label zigiluak ziurtatzen du euskal baserrietan modu tradizionalean hazitako 3 eta 5 aste bitarteko arkumeak direla. Horri esker lortzen da haragi hain samur eta zapore goxokoa.

Eusko Label zigilua duen arkumea, Eroskiko harategi batean.
Eusko Label zigilua duen arkumea, Eroskiko harategi batean. (NAIZ)

EROSKI kooperatibak urteak daramatza Baserria km0 elkarteko artzainekin elkarlanean, euskal baserrietan beren amaren esnearekin soilik hazitako arkumeak bezeroen esku jartzeko. Gaur egun Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 100 ekoizle inguru dira Zestoan egoitza duen elkarteko kideak, eta horietako batengana jo dugu, Azpeitiko Premietxeberriko Itxaso Agirrerengana hain zuzen, arkumearen hazkuntza bertatik bertara ezagutzera.

Gabonen aurreko egun hauek lan handikoak dira ardiak dituzten baserri guztietan, egunero arkume asko jaiotzen dira eta ezin zaie begia gainetik kendu, ez egunez, ez gauez. Ederki dakite hori Errezil eta Azpeitia arteko Odria auzoan dagoen Premietxeberri baserrian, belaunaldiz belaunaldi mantendu baitituzte artzaintza eta gaztagintza.

Gaur egun Itxaso Agirre da ustiategiko arduraduna eta bere guraso eta aiton-amonengadik ikasi bezala hazten ditu ardiak eta arkumeak. «Arkumeak azaroan hasten dira jaiotzen. Batzuk aurrerako uzten diren bezala, beste batzuk haragitarako aukeratzen dira. Azken horiek lau aste inguru hazten ditugu, amaren esnearekin soilik, 10 edo 12 kilotara iritsi arte».

Itxaso Agirre, Azpeitiko Premietxeberriko artzaina.

Hazkuntza horretan, garrantzitsuena lehen bi orduetan amaren esnea edo «oritza» hartzen hastea da, horregatik ezin zaie begia gainetik kendu. «Garrantzitsuena jaio eta segituan oritza ematea da. Batzuetan bere kasa hartzen hasten dira, baina beti ez. Horregatik da inportantea oritza hartzea, ahal bada bi ordu baino lehen, hortik jasotzen dituelako amaren antigorputzak. Hartzen ez duenak denborarekin arazoak izango ditu», azaldu digu Itxasok.

Gabonetako kanpaina igarota, martxora arte ardiek umeak egiten jarraituko dute. «Orain lehenbiziko kolpea dugu, baina otsail edo martxo aldera bigarren bat izango dugu, orain urtebete daukaten ardiek pixka bat geroago hasiko direlako umea egiten».

Horregatik da garrantzitsua baita ere ardiaren elikadura. Premietxeberriko artzainak dioen moduan, «orain neguko belarra oso ahula da, ur asko dauka, eta arkumea jaio baino hilabete lehenago ardiei pentsua eta belar ondua ematen hasten gara, umea izaterako indartsu egon dadin».

Modu horretan hazitako arkumeek Eusko Label zigilua jasoko dute. Horrek bermatzen du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako baserrietan jaioak direla, latxa edo Karrantzako arrazakoak eta modu tradizionalean hazitakoak, kanalean 5 eta 8 kilo artean pisatu arte.

EROSKIko dendetan laurdenetan zatituta aurkituko dugu, etxera eraman eta Gabonetako otorduetan haragi samur eta zapore goxoko jaki paregabea dastatzeko.