
25 urteko gazte batek istripua izan du Santa Graziko La Verna haitzuloan; talde batekin espeleologia egiten ari zela hainbat metrotako erorikoa izan du eta zauritu egin da. Erreskate operazioa jarri dute martxan.
Pirinio Atlantikoetako Prefeturak jakitera eman duenez, istripua igande arratsaldean gertatu da eta 18.30ean oraindik erreskate lanetan ari ziren.
Operazioko aginte postua Santa Graziko udaletxean jarri dute. Guztira 31 suhiltzaile, goi mendiko Jendarmeriako bi soldadu, frantziar Spéléo Secours taldeko bederatzi aditu, haien artean medikuak, eta Prefeturako lau kide mobilizatu dituzte erreskate laneratako.
Erreskatatu ondoren zauritutako espeleologoa ospitalera eramango dute artatzera. Ez dute zehaztu zaurien larritasun maila.
La Vernako leizea Zubernoan dago, Santa Grazi herrian, eta Europako lurrazpiko gela handiena da.

Fíjate bien la próxima vez que te montes

Los aranceles de Trump se vuelven contra las automovilísticas de EEUU

Bide laburrari agur ederra eman dio Chill Mafiak BECen

Franco, «perplejo» en su regreso para celebrar el 75 aniversario de la Txantrea
.jpg)