INFO

Otegi: «Eszenatoki berriak dituen potentzialitateetan bete-betean sinetsi behar dugu»

«Bateragune auzia» dela eta Logroñoko espetxean preso dagoen Arnaldo Otegi ezker abertzaleko kidea elkarrizketatu du ‘Argia’ astekariak. Askapen prozesuaz, EAEko hauteskundeez eta beste hainbat kontuz hitz egin du.


‘Argia’ astekariak Arnaldo Otegi ezker abertzaleko kidea elkarrizketatu du. Logroñoko espetxean dago preso, «Bateragune auzia» dela eta. Euskal Herriak bizi duen askapen prozesuaz, EAEko hauteskundeez eta beste hainbat kontuz hitz egin du.

Etorkizun hurbil batean bi egiteko egotzi dizkio Otegik ezker abertzaleari: batetik, «bizi dugun zibilizazio krisiaren aurrean» alternatiba «integrala» eraiki behar dela uste du, eta bestetik, borroka ezberdinei «desobedientzia zibila» gehitu behar zaiela aipatu du.

«PPk, PSOEk eta, oro har, Estatu espainolak, guk baino argiago dute askapen prozesua guztiz erabakigarria den fasean sartu dela», Otegiren arabera. Bide horretan, «ezker abertzaleak ireki duen eszenatokiak dituen potentzialitateetan» sinetsi behar dela esan du.

EAEko hauteskundeak direla eta, instituzioak «aldaketa politiko eta sozialaren zerbitzura jartzea» proposatu du Otegik.