INFO

Etxeraten ‘Gaitz isilduak’ dokumentala ikusgai dago

Etxeratek preso gaixo larri eta sendaezinen errealitate «gordina» islatzen duen ‘Gaitz isilduak’ dokumetala argitaratu du. Gaixotasun bakoitzaren atzean dagoen errealitatea islatzen ahalegindu dira egileak.

‘Gaitz isilduak’ dokumentalaren aurkezpenaren berri emateko Etxeratek eman duen prentsaurrekoa. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)

Preso gaixo larri eta sendaezinen errealiatea islatzen duen dokumentala aurkeztu du Etxeratek prentsaurreko batean. ‘Gaitz isilduak’ izena jarri diote eta gaixotasun bakoitzaren atzean dagoen errealitatea erakusten ahalegindu dira.

«Isilduak dira gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoen egoerak isilarazi nahi dituztelako», azaldu dute prentsaurrean.

Isiltasun horrekin amaituz, gaixotasun larriak dituzten preso eta euren senideen benetako egoera zein den azaldu nahi izan dute dokumentalaren bidez.

Gaixotasun larriak dituzten hamalau presoen kasuak sartu dituzte dokumentalean eta euren senideak eskertu nahi izan ditu Etxeratek haien egoeraren berri emateagatik.