Uribetxebarria aske uzteko eskatuko du Etxeratek Loiolan
Urtero legez, Etxerat elkarteak elkarretaratzea egingo du Azpeitiko Loiolako Santutegi ondoan. Aurtengoan, larriki gaixo dagoen Iosu Uribetxebarria euskal preso politikoaren askatasuna galdegingo dute bereziki.
Etxerat elkarteak elkarretaratzea egingo du gaur Azpeitiko Loiolako Santutegiaren ondoan. Prentsa ohar baten bitartez jakinarazi dutenez, urtero errepikatzen den ekimen honek, egoera larrian dagoen Iosu Uribetxebarria euskal preso politikoaren berehalako askatasuna galdegingo du aurtengoan.
10.30etik aurrera egingo den lkarretaratzearen bitartez, Lakuako Gobernuko ordezkariak interpelatzeko xedea du Etxeratek. Horregatik, minbizia berpiztu eta zabaldu zaion Uribetxeberriaren zein gainontzeko preso gaixo larrien inguruko txostena banatuko du elkarteak agintarien artean.